75. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

Urbanizazio proiektua behin betikoz onetsirik

Baztango Udalak, Gobernu Batzordeak 2004ko maiatzaren 21ean egin bilkura arruntean, bertzeak bertze hau erabaki zuen (1. puntua):

1. Behin betikoz onestea Elizondoko U.E. 12 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua. Lainsa arkitektoak prestatu du, 2003ko ekaineko datarekin, eta EHAEOak ikus-onetsi du, 2003ko ekainaren 20an, eta eranskina, berriz, 2003ko urriaren 23an, eta horrexetarako irekitako espedientean dago, Promociones Izotzaldea, S.L.k sustatu baitu.

2. Erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da eta Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari igorriko zaio, baita ukituei ere, gai honetaz indarra duen legeriak agindutakoa bete dadin.

3. Promociones Izotzaldea, S.L.ri obra lizentzia ematea, egin dezan Elizondoko U.E. 12 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua, Lainsa arkitektoak 2003ko ekainean prestatua eta EHAEOak ikus- onetsia, 2003ko ekainaren 20an, eta eranskina, berriz, 2003ko urriaren 23an, jabetza eskubidea izan ezik, hirugarrenei kalterik egin gabe eta 1.887,87 euro ordainduta, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren behin-behineko likidazioarengatik.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, indarra duen legeriak agindutakoari jarraituz.

Elizondon (Baztan), 2004ko martxoaren 24an._Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0408558