75. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

Urbanizazio proiektua behin betikoz onetsirik

Baztango Udalak, Gobernu Batzordeak 2004ko maiatzaren 21ean egin bilkura arruntean, bertzeak bertze hau erabaki zuen (2. puntua):

1. Behin betikoz onestea Elizondoko A.R.5 banaketa eremua urbanizatzeko proiektua. Delako proiektua Laborra arkitektoak prestatu du, 2004ko urtarrileko datarekin, Euskal Herriko Arkitektoen Kidego Ofizialak ikus-onetsi behar du, horretarako irekitako espedientean dago eta El Prado de Paularena, S.A.k sustatua da.

2. Erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da eta Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari igorriko zaio, baita ukituei ere, gai honetaz indarra duen legeriak agindutakoa bete dadin.

3. El Prado de Paularena, S.A.ri obra lizentzia ematea, egin dezan Elizondoko A.R.5 banaketa eremua urbanizatzeko proiektua, Laborra arkitektoak 2004ko urtarrilean prestatua eta Euskal Herriko Arkitektoen Kidego Ofizialak ikus-onetsi behar duena, jabetza eskubidea izan ezik, hirugarrenei kalterik egin gabe eta 24.339,36 euro ordainduta, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren behin-behineko likidazioarengatik.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, indarra duen legeriak agindutakoari jarraituz.

Elizondon (Baztan), 2004ko maiatzaren 24an._Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0408557