75. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ANDOSILLA

ZA-15 eta ZA-16 unitateen xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Andosillako Udalak, 2004ko maiatzaren 20an, hasiera batez onetsi zuen ZA-15 eta ZA-16 unitateen xehetasun azterlana, César Fuertes arkitektoak prestaturiko proiektuari jarraikiz, 2004ko apirilaren 15ean ikus-onetsi baitzen, eta espedienteko agiri osagarriekin bat. Unitateko jabeak dira sustatzaileak.

Estatutuen proiektua jendaurrean egonen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74 eta 76. artikuluetan xedatutakoarekin bat, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan karrikaratzen diren egunkarietan argitaratuz.

Argitara ematen da, hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, interesa dutenek espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, betiere indarra duen legerian agindutakoari jarraikiz.

Andosillan, 2004ko maiatzaren 21ean._Alkate udalburua, Manuel Osorio Martín.

Iragarkiaren kodea: L0408539