75. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

Z I Z U R

Xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik

Udal honetako alkate udalburuak, 2004ko maiatzaren 20ko ebazpenaren bitartez, erabaki zuen hasiera batean onestea Udal Planeamenduko Arau Subsidiarioek Undion sailkatutako hiri lurzoruko UE6.3 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektutik ateratzen diren 1, 2, 3 eta 4. lurzatien xehetasun azterlana, Urfuvi, S.L.k sustatua. Orobat erabaki zuen jendaurrean edukitzea 20 egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, epe horretan interesatuek haren edukia udal bulegoetan (Gazolatzen) azter dezaten eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Gazolatzen, 2004ko maiatzaren 20an._Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.

Iragarkiaren kodea: L0408332