75. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

I R U Ñ A

Rafael García Calavia, obra lizentzia Karrika Nagusiko 35ean

Iruñeko Udaleko Hirigintza eta Etxebizitzako zinegotzi delegatuak ondoko ebazpena eman zuen, 2004ko apirilaren 21ean:

RUV 03-APR-21 (4/UV).

"Ikusirik 191/2003 espedientea, Rafael Gracia Calaviak sustatua, Karrika Nagusiko 35ean etxebizitza berritzeko obrak legeztatzeko lizentzia eskatu beharrez, eta ikusirik, orobat, Udalaren txosten teknikoak, ebatzi dut:

1._Lizentzia ematea, aurkeztutako proiektuari jarraituz.

2. _Halaber, lehen erabilpenerako lizentzia ematea.

3._Tributuen likidazioaren ordainagiri erantsia onestea, 688,65 euro egiten baitu osotara."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruz indarra duen Legearen 59.4 artikuluan eta 59.5 artikuluaren a) idatz-zatian (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoa betez, izan litezkeen interesatu ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat jakinarazpen balioa izan dezan.

Iruñean, 2004ko maiatzaren 24an._Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0408525