75. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

E G U E S I B A R

Gobernuz kanpoko erakundeen proiektuendako dirulaguntzen deialdia

Eguesibarko Udalak, maiatzaren 18an egin osoko bilkuran, honako deialdi hau onetsi zuen:

Kontratuaren xedea: araubidea ezartzea Eguesibarko Udalak GKE-ei 2004an dirulaguntzak emateko, garapen bidean diren herrialdeekin lankidetza proiektuak egin ditzaten.

Aurrekontua: hogeita lau mila euro (24.000,00 euro).

Kontusaila: 462.482.0000.

Eskabideak aurkezteko epea: dirulaguntza eskatzeko, eskabidea beteko da, deialdiko laugarren oinarrian adierazten den edukia izanen duena.

Aurkezteko tokia eta epea: Eguesibarko Udalaren erregistro orokorrean (San Martin, 26, Egues), hilabeteko epean, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Baldintzen plegua: 012 informazio telefonoan eta Eguesibarko Udalaren bulegoetan.

Eguesen, 2004ko maiatzaren 27an._Alkatea, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0408508