75. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ESTERIBAR

Xehetasun azterlana behin betikoz onetsirik

Esteribarko Udalak ondotik ematen den erabakia hartu zuen, 2004ko maiatzaren 18an egin bilkuran:

Saigosko 2*9. poligonoko 924. lurzatiaren xehetasun azterlana, Diego Gil García jaunak sustatua, hasiera batez onetsi ondoko jendaurreko epea iragan baita (2004ko 39. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, martxoaren 1ekoa), inork alegaziorik aurkeztu gabe. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoa eta arlo honetan indarra duten beste xedapenak ikusirik, aho batez erabaki da:

a) Diego Gil Garcíak sustaturiko xehetasun azterlana behin betikoz onestea.

b) Behin betiko onespen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

c) Kopia bat igortzea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura eta Saigosko Kontzejura.

Esteribarren, 2004ko maiatzaren 27an._Alkatea, Francisco Javier Borda Garde.

Iragarkiaren kodea: L0408513