75. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ESTERIBAR

Xehetasun azterlana behin betikoz onetsirik

Esteribarko Udalak ondotik ematen den erabakia hartu zuen, 2004ko maiatzaren 18an egin bilkuran:

Zubiriko Río Arga kaleko 19-20 zenbakietan egiteko xehetasun azterlana (27. poligonoko 368. lurzatia), María José Liso Aldaz andreak sustatua, hasiera batean onetsi eta jendaurrean egoteko epea (2004ko 37. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, martxoaren 26an, adierazitakoa) igaro delarik, eta aurkeztu den alegazioa ezetsirik, uste baita sustatzailea zuzenbideari lotu zaiola; izan ere, xehetasun azterlanak egungo legedia eta Esteribarko Arau Subsidiarioak betetzen ditu, eta ordenamenduak ez du eragiten finka mugakideetan ezta egungo bide publikorik kentzen ere (planoetan ez baita agertzen halako bidea denik eta eskrituretan ez baita legezko bidezorrik aipatzen).

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoa eta arlo honetan indarra duten beste xedapenak ikusirik, aho batez erabaki da:

1. Behin betikoz onestea María José Liso Aldaz andreak sustaturiko xehetasun azterlana.

2. Behin betiko onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Kopia bat igortzea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura eta alegazio-egileei, bidezko diren errekurtsoen berri emanez; Zubiriko Kontzejura ere igortzea.

Esteribarren, 2004ko maiatzaren 27an._Alkatea, Francisco Javier Borda Garde.

Iragarkiaren kodea: L0408516