75. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

228/2004 FORU DEKRETUA, ekainaren 7koa, "Azagrako hondakin uren tratamentua" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaezko desjabetzapena egiteko, presakoa dela adierazten duena.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, otsailaren 25eko 185/2004 Ebapenaren bidez, "Azagrako hondakin uren tratamendua" izeneko proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozedurari hasiera eman zion eta jendaurrean jarri zituen hamabost egunez bai proiektua, bai ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda.

Jendaurreko aldiaren epea bete delarik, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak maiatzaren 12an emandako 575/2004 Ebazpenaren bidez, behin betiko onespena eman zitzaion aipatu proiektuari, eta ebatzi ziren aurkeztutako alegazioak Ebazpen horren xedapen-zatian adierazitakoaren arabera.

Lan horiek garrantzi handikoak eta presakoak dira, Azagrako udalerriari hondakin uren saneamendurako azpiegitura egokiak eman behar baitzaizkio.

Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazioko Departamentuak alegatutako arrazoiak ikusirik, bidezkotzat jo du desjabetzapenak ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak emandako eskumenak erabiliz, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta lauko ekainaren zazpiko bilkuran hartu zuen erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraituz, "Azagrako hondakin uren tratamendua" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.

AZKEN XEDAPENA

Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunean berean sortuko ditu ondorioak.

Iruñean, 2004ko ekainaren 7an._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Toki Administrazioko kontseilaria, Alberto Catalán Higueras.

Iragarkiaren kodea: F0409367