75. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARGUEDAS

Hirigintzako hitzarmena hasiera batez onetsita

Arguedasko Udalak, 2004ko maiatzaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Los Fudres Rebabi-Construcciones, S.L. merkataritzako enpresarekin egiteko hirigintza hitzarmena, herri honetako hirilurreko ondasunen katastroko 5. poligonoko 122, 123 eta 125. lurzatietan eragina duena.

Espediente hori jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, azter dadin eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez daitezen.

Argitara ematen da orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Arguedasen, 2004ko maiatzaren 24an._Alkate udalburua, José Antonio Rapún León.

Iragarkiaren kodea: L0408415