75. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ANDOSILLA

Udal Planeko ZC-11-12-13 unitateko Konpentsazio Batzordearen estatutuak hasiera batean onetsirik

Andosillako Udalak, 2004ko maiatzaren 20an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Udal Planeko ZC-11-12-13 unitateko Konpentsazio Batzordearen estatutuak eta jarduketa oinarriak, unitatean sartutako lurren jabeek sustaturik.

Estatutuen proiektua jendaurrean egonen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean xedatutakoarekin bat, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan karrikaratzen diren egunkarietan argitaratuz, eta jarduketa sistemak ukituriko erregistroko jabe guztiei jakinaraziko zaie banan-banan.

Argitara ematen da, hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, interesa dutenek espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, betiere indarra duen legerian agindutakoari jarraikiz.

Andosillan, 2004ko maiatzaren 21ean._Alkate udalburua, Manuel Osorio Martín.

Iragarkiaren kodea: L0408356