75. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRURRE

Ehiza barruti publikoa eratzeko proiektua

Basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea betetzeko, aditzera ematen da hamabost egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, jendaurrean egonen dela Irurreko udal bulegoetan, ehiza barruti publikoa eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten bere lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.

Barrutian sartu beharreko mugapeak: Irurre, Garisoain, Lerate, Muzki eta Estenotz.

Irurren, 2004ko apirilaren 25ean._Barrutiaren titularra, Alberto Azanza Ilzarbe, Irurreko alkatea.

Iragarkiaren kodea: L0409557