75. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ACEDO

Laborantzako herrilurrak herritarren arteko lehentasuneko adjudikazio zuzenean

Kontzeju honek, 2004ko ekainaren 5ean egin bilkuran, Herrilurren ordenantzan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legean eta Nafarroako Toki Entiateen Ondasunen Erregelamenduan ezarritakoa betetzeko, erabaki zuen 15 egun balioduneko epea irekitzea, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, eskubidea duten herritarrek, behar den dokumentazioa aurkeztuz, laborantzako lurren lehentasuneko adjudikazioa eska dezaten, zortzi urterako. Epe hori iragandakoan, beste bat irekiko da 15 egun baliodunekoa, herritarren arteko zuzeneko adjudikazioa eskatzeko. Baldintzak Kontzejuko idazkaritzan daude, interesatuen eskura.

Acedon, 2004ko ekainaren 7an._Kontzejuko burua, José Luis Gambra.

Iragarkiaren kodea: L0409223