75. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

949/2004 EBAZPENA, maiatzaren 31koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Ubarmin klinikako ospitaleratze-oinetarako ehun eta hamabost ohe, hamasei gau-mahai eta sei arku balkaniko oso erosteko gastua egiteko baimena ematen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako deia egin du Ubarmin klinikako ospitaleratze-oinetarako ehun eta hamabost ohe, hamasei gau-mahai eta sei arku balkaniko oso erosteko.

_Kontratuaren xedea: Ubarmin klinikako ospitaleratze-oinetarako ehun eta hamabost ohe, hamasei gau-mahai eta sei arku balkaniko oso erostea.

_Esleitzeko modua: lehiaketa, prozedura irekia.

_Lizitazioaren aurrekontua: 315.000,00 (hirurehun eta hamabost mila) euro, BEZa barne.

_"Europako Komunitateen Egunkari Ofizialera" noiz igorria: 2004ko ekainaren 8a.

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren eta agindu teknikoen pleguan ageri direnak.

_Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: 2004ko uztailaren 30era arte, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea kalea, 39; Iruña). Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) nahiz Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren erregistro edo bulegoetan.

_Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko eguna eta tokia: 2004ko irailaren 2an, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko egoitzan (Irunlarrea kalea, 39; 31008 Iruña), 12:00etan.

Klausula administratibo partikularren plegua eta baldintza teknikoak lizitatzaileen eskura daude Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Irunlarrea kalea, 39, 848-428800 telefonoa, 848-428894 faxa).

Pleguak onesten dituen ebazpenaren kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2004ko maiatzaren 31n._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0409376