75. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

AZPA

2003rako aurrekontuko 1. aldaketaren espedientea behin betikoz onetsirik

Azpako Kontzejuko Batzarrak 2003rako aurrekontuko I. aldaketaren espedientea onetsi zuen, 2003ko azaroaren 29an egin bilkura arruntean.

Aldaketa hori jendaurrean egon da, iragarkia 2004ko 45. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuta, apirilaren 14an.

Jendaurrean egoteko aldia iraganik, inork ez baitu erreklamaziorik aurkeztu, behin betikoz onetsitzat hartzen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 276.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Horrenbertzez, eta Foru Lege horren 277.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, laburturik argitaratzen da aipatu aldaketa:

GASTUAK:

a) Kreditu bereziak:

6. kapitulua: 1.800,00.

Aldaketa, guztira: 1.800,00.

Finantzabidea:

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina. 1.800,00.

Azpan, 2004ko maiatzaren 10ean._Kontzejuko burua, Felipe Moleres Jáuregui.

Iragarkiaren kodea: L0408895