75. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

A Z K O I E N

2003ko aurrekontuko aldaketa hasiera batean onetsirik

Azkoiengo Udalak, 2004ko maiatzaren 27an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2003ko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketa egiteko espedientea. Hona hemen:

Kreditu gehikuntza:

_011-310 "Maileguen korrituak": 2.000 euro.

_1210-22003 "Material informatikoa": 1.400 euro.

_1210-489 "Bertze transferentzia batzuk": 700 euro.

_4522-22104 "Igerilekuetako gasa": 5.000 euro.

_4510-22610 "Kultur jarduerak": 1.700 euro.

_4510-608, "Museo etnografikoa": 400 euro.

_45313-22607 "Bertzelako ospakizunak": 4.700 euro.

_45312-22607, "San Blas bestak": 7.200 euro.

Aurrekontuko aldaketak, osotara: 23.100 euro.

Finantzaketa:

Kontusail beheititua

_4321-60101 "Arga ugaldeko pasealekua": 23.100 euro.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.ean ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da udal idazkaritzan 15 egun balioduneko epean, herritarrek eta interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aurreko lerroaldean aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Azkoienen, 2004ko ekainaren 1ean._Alkatea, Sagrario Guinduláin Guerendiáin.

Iragarkiaren kodea: L0408867