75. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

LARRAUN

2004ko aurrekontu orokorra behin betiko onetsirik

2004ko 54. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman zen, maiatzaren 5ean, 2004ko aurrekontu orokorraren hasierako onespenaren iragarkia.

jendaurrean egoteko epea iragan da, aurrekontuaren kontra inork erreklamaziorik aurkeztu gabe. Beraz, Udalak, 2004ko maiatzaren 25eko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen 2004ko ekitaldirako aurrekontua, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276 eta 277. artikuluetan xedatutakoa betez.

Hori dela eta, aipatutako Foru Legearen 277.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, laburtua argitaratzen da behin betiko onetsitako aurrekontua:

DIRUSARRERAK:

1. kapitulua._Zuzeneko zergak: 155.500 euro.

2. kapitulua._Zeharkako zergak: 36.000 euro.

3. kapitulua._Tasak, prezio publikoak eta bestelako dirusarrerak: 43.370 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 269.525 euro.

5. kapitulua._Ondareko dirusarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 2.750 euro.

Dirusarrerak, guztira: 507.145 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua._Langileen ordainsariak: 186.927 euro.

2. kapitulua._Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 163.445 euro.

3. kapitulua._Finantza-gastuak: 12 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 142.761 euro.

6. kapitulua._Inbertsio errealak: 14.000 euro.

Gastuak, guztira: 507.145 euro.

Larraunen, 2004ko ekainaren 1ean._Alkatea, Maite Astiz.

Iragarkiaren kodea: L0408856