75. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

217/2004 FORU DEKRETUA, maiatzaren 31koa, Nafarroako Herritarren Babeserako Batzordearen osaera aldatzen duena.

Uztailaren 4ko 131/1994 Foru Dekretuaren bidez Herritarren Babeserako Batzordea sortu zen eta haren osaera eta eginkizunak arautu ziren.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen egitura organikoan aldaketak egin direnez, bidezko da Batzordearen osaera egitura administratibo berrira egokitzea.

Horiek horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta lauko maiatzaren hogeita hamaikan egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._Nafarroako Herritarren Babeserako Batzordea arautu zuen uztailaren 4ko 131/1994 Foru Dekretuko 2. artikulua aldatzea. Honelaxe geldituko da:

"2. artikulua.

1. Nafarroako Herritarren Babeserako Batzordea honako kide hauek osatuko dute:

a) Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Batzordeko buru arituko dena.

b) Barne zuzendari nagusia, Batzordeko buruorde arituko dena.

c) Toki Administrazioko zuzendari nagusia.

d) Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusia.

e) Ingurumen zuzendari nagusia.

f) Herri Lan zuzendari nagusia.

g) Garraio zuzendari nagusia.

h) Informazioaren Gizarterako zuzendari nagusia.

i) Industria eta Merkataritza zuzendari nagusia.

j) Osasun zuzendari nagusia.

k) Landa Garapenerako zuzendari nagusia.

l) Herri Babeserako Zerbitzuko zuzendaria.

m) Nafarroako Trafikoko Probintziako buruzagia.

n) Gobernuak Foru Komunitatean duen Ordezkaritzako Herri Babeserako Unitateko burua.

ñ) Iruñeko Poliziaren goi burua.

o) Nafarroako Goardia Zibilaren 9. eskualde-komandantziako goi koronela.

p) Foruzainen burua.

q) Nafarroako Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzurako Partzuergoko zuzendaria.

r) Iruñeko alkatea.

s) Toki entitateen hiru ordezkari, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak izendatuak.

t) Barne Zuzendaritza Nagusiko Barne Araubide Juridikoaren eta Kudeaketa Ekonomiko-Administratiboaren Zerbitzuko zuzendaria, Batzordeko idazkari arituko dena.

2. Aurreko zenbakiko b) eta k) letren bitarteko kideek eta q) letrakoak, Batzordeko bileretara joaterik ez badute, Zerbitzuko zuzendari bat izendatzen ahalko dute eginkizun horretarako.

Halaber, Iruñeko alkateak pertsona bat hautatzen ahalko du kasu horietarako.

3. Batzordeko bileretara teknikariak edo aholkulariak ere joaten ahalko dira, kideek proposatuta, baina betiere hizpidearekin baina botorik gabe".

AZKEN XEDAPENA

Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2004ko maiatzaren 31n._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0408812