II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
LAKUNTZA
Xehetasun azterlanaren hasierako onespena
Lakuntzako Udalak, 2004ko martxoaren 5ean egindako osoko bilkuran, legez eskatzen den quoruma izanik, hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen:
1. Hasiera batez onestea Lakuntzako Arau Subsidiarioetako UAU 2.12 unitateko xehetasun azterlana, Andueza-Zaldua S.L.k prestatua.
2. Onetsitako xehetasun azterlana jendaurrean egonen da 20 egunetan, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan hedadura handiena duten egunkarietako batean jarriz. Jendaurreko epeak iraun bitartean, partikular interesatuek bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak egin ahalko dituzte.
Lakuntzan, 2004ko martxoaren 24an._Alkatea, Sokorro Artieda Flores.
Iragarkiaren kodea: Z0405407