50. ALDIZKARIA - 2004ko apirilaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

LEKUNBERRI

2004. urteko zerga-tasak

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatuarekin bat, eta ikusirik 2004ko ekitaldirako zergak, tasak eta prezio publikoak eguneratzea komeni dela Udalak ekitaldi horretan izanen dituen gastuei aurre egiteko, alkatetzak Udalaren osoko bilkurari proposatu dio jarraian heldu diren zerga-tasak, zergak eta tasak onestea.

Agertutako guztiek aho batez onetsi dute alkatetzaren proposamena, eta beraz honako hau erabaki da:

Lehena._2004ko urtarrilaren 1etik aitzina lurraren gainean indarra izanen duen kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa hauek onestea:

1.1. Hirilurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa ehuneko 0,30 izanen da.

1.2. Landalurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa ehuneko 0,80 izanen da.

Bigarrena._Egungo indize-eskala mantentzea 2004. urterako, jarduera ekonomikoen gaineko zergan zehaztutako gutieneko kuotei ezartzeko.

2.1. 1,4ko indizea aplikatzea jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifei.

Hirugarrena._Zerga hauei aplikatzeko ehunekoa onestea:

3.1. Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:

3.1.1. Karga-tasa: ehuneko 20, 2003rako xedatutakoa aplikatzetik heldu den zerga-oinarriaren gainean.

Indizeak:

_5 urte arteko aldia: 3,3.

_10 urte arteko aldia: 3,2.

_15 urte arteko aldia: 3,1.

_20 urte arteko aldia: 3,1.

3.2. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ):

3.2.1. % 5eko karga-tasa ezartzea etxebizitzetako obretarako, 360.607,26 euroko aurrekontua edo handiagoa dutenean.

3.2.2. Gainerako obretarako, % 4ko karga-tasa

Laugarrena._Jarraian heldu diren tarifak eta tasak onestea:

4.1. Saneamenduko tasa: 0,18 euro/metro kubikoa.

0-10.000 metro kubiko: 0,18 euro/metro kubikoa.

10.001-25.000 metro kubiko: 0,17 euro/metro kubikoa.

25.001-40.000 metro kubiko: 0,16 euro/metro kubikoa.

40.001-55.000 metro kubiko: 0,15 euro/metro kubikoa.

55.001 metro kubiko baino gehiago: 0,13 euro/metro kubikoa.

4.2. Ur horniduraren tasa:

_Etxebizitzak: 0,39 euro/metro kubikoa.

_Industria: 0,52 euro/metro kubikoa.

_Obrak: 0,71 euro/metro kubikoa.

0-10.000 metro kubiko: 0,52 euro/metro kubikoa.

10.001-25.000 metro kubiko: 0,49 euro/metro kubikoa.

25.001-40.000 metro kubiko: 0,45 euro/metro kubikoa.

40.001-55.000 metro kubiko: 0,42 euro/metro kubikoa.

55.001 metro kubiko baino gehiago: 0,39 euro/metro kubikoa.

4.3. Hiltegiko tarifak:

_Ardi azienda: 1,72 euro/unitatea.

_Txahalak: 27,50 euro/unitatea.

_Zerriak: 7,19 euro/unitatea.

_Bildotsak: 3,13 euro/unitatea.

_Zerrikumeak: 1,87 euro/unitatea.

4.4. Frontoiko tasa:

_Argirik gabe: 3,61 euro.

_Argi eta guzti: 7,21 euro.

4.5. Zaborra:

Lehen tarifa: 386,21 euro.

Bigarren tarifa: 482,76 euro.

Hirugarren tarifa: 386,21 euro.

Laugarren tarifa: 193,11 euro.

Bosgarren tarifa: 160,91 euro.

Seigarren tarifa: 128,73 euro.

Zazpigarren tarifa: 96,55 euro.

Zortzigarren tarifa: 64,36 euro.

Bederatzigarren tarifa 57,93 euro.

Hamargarren tarifa: 80,46 euro.

4.6. Ibilgailuen sarbidea espaloian barna:

5 plaza bitarteko etxeak: 30,05 euro.

6 plazatik 10era bitarteko etxeak: 36,06 euro.

11 plazatik 20ra bitarteko etxeak: 42,07 euro.

21 plazatik 30era bitarteko etxeak: 48,08 euro.

31 plazatik 40ra bitarteko etxeak: 54,09 euro.

41 plazatik 50era bitarteko etxeak: 60,10 euro.

Gainerako kasuetan, hau da, berrogeita hamar plaza baino gehiago dituzten etxeetan, metro lineala 6 euro garestiago izanen da hamar ibilgailuko tarte bakoitzeko.

4.7. Hilerria erabiltzeko tasak.

4.7.1. Lurpeko hilobiak.

Helduak (luzapen bakar bat, 10 urtereren buruan): 60,00 euro.

Txikiak (10 urteko luzapen bakarra): 30,00 euro.

4.7.2. Nitxoak.

10 urteko kontzesioak: 90,15 euro.

10 urteko luzapena: 150,25 euro.

4.7.3. Hobitik ateratzea.

Hilotzak: 60,00 euro.

Gorpuzkiak: 30,00 euro.

4.8. Merkataritzako edo kalterik gabeko jarduerak irekitzeko lizentzien tasak.

0tik 20 metro koadro bitarte: 150 euro.

21etik 100 metro koadro bitarte: 400 euro.

101etik 500 metro koadro bitarte: 800 euro.

501 mero koadrotik gora: 1.200 euro.

4.9. Erabilera publikoko lurretan zangak ireki eta eremu publikoko zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egiteko tasak.

I. Epigrafea._Zangak irekitzea:

I.1. Zangaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, luzerako metroak honenbesteko sortzapena du:

a._Harrizko zoladura den lekuetan: 66,14 euro.

b._Zoladura orokorra den lekuetan: 49,58 euro.

c._Zola eman gabeko lekuetan: 33,06 euro.

I.2. Zangaren zabalera metro lineal batekoa edo handiagoa bada, luzerako metroak honenbesteko sortzapena du:

a._Harrizko zoladura den lekuetan: 73,02 euro.

b._Zoladura orokorra den lekuetan: 55,47 euro.

c._Zola eman gabeko lekuetan: 37,95 euro.

II. Epigrafea._Ibilgailuen pasabideak, karga-ahoak, aireztapenak, lukanak, kalapatxak egin edo deuseztatzea eta zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egitea:

Metro lineal bakoitzeko: 16,50 euro.

4.10. Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak.

I. Epigrafea._Zoru gaineko aprobetxamendu bereziak:

I.1. Mahaiak, kadirak, mahaitxoak, metro koadro edo zatiki bakoitzeko: 2 euro/eguna

I.2. Merkatu txikiak, kalez kaleko salmenta, metro lineal edo zatiki bakoitzeko: 2 euro/eguna

I.3. Azoka tikiak: metro lineal edo zatiki bakoitzeko: 2 euro/eguna.

Zenbateko hauek hasierako preziotzat hartu dira. Adjudikazioa enkante bidez egiten bada.

I.4. Bestelako aprobetxamenduak, metro koadro edo zatiki bakoitzeko.

Egunean: 0,60 euro.

Hilabetean: 9,02 euro.

Urtean: 60,10 euro.

I.5. Aldamioak: aitzineko epigrafean adierazitako zenbatekoen % 50.

Urbanizatzen ari diren eremuetan, zenbatekoak % 75 beheratuko dira.

I.6. Karabana, atoi eta automobilak ez diren gainerako ibilgailuak, bereziki baimentzen direnean, tasa ordaintzeak baimena dagoela esan nahi ez badu ere. Egunean edo egun zati bakoitzagatik: euro bat.

I.7. Taberna-ibilgailuak:

Zenbateko hau kobratuko da instalaziorako tokia ez bada enkante bidez esleitu.

II. Epigrafea._Hegalkinaren aprobetxamendu bereziak:

I.2. Beste aprobetxamendu batzuk:

Metro koadro edo zatiki bakoitzagatik, egunean: 0,15 euro.

Metro koadro edo zatiki bakoitzagatik, hilabetean: 2,40 euro.

Metro koadro edo zatiki bakoitzagatik, urtean: 24,04 euro.

III. Epigrafea._Zorupeko aprobetxamendu bereziak:

Ezarritako biltontzi bakoitzeko, urtean: 3,00 euro.

Gainerako aprobetxamenduak, metro koadro edo zatiki bakoitzeko:

Egunean: 0,15 euro.

Hilabetean: 1,20 euro.

Urtean: 12,02 euro.

IV. Epigrafea._Guttieneko eskubideak:

Aurreko epigrafeetan azaldutakoak direla eta, ordaindu beharreko zenbatekoak ondoko kopuruetara iristen ez direnean, ondotik aipatzen diren gutieneko zenbateko hauek ordainduko dira:

Aldamioak: 12,02 euro.

Hesiak: 12,02 euro.

Bestelako aprobetxamenduak: 12,02 euro.

Jarduera salerosketa denean: 12,02 euro.

4.11. Ordenantzetan eta udal erabakietan aurreikusitako ikuskapenen tasa.

I. Epigrafea._Ikustaldiak, jarduera sailkatuen arloan eta gainerako ordenantza eta erabakietan ezarritakoaren arabera, baita udal ondarean sortutako kalteengatik ere egindakoak:

Ikuskapen agertaldi bakoitzagatik: 36,06 euro.

II. Epigrafea._Hobi septikoak ikuskatzea

bakoitzagatik: 60,10 euro.

III. Epigrafea._Eraikinen azterketa, haien segurtasun egoera orokorraren berri izateko:

Gutxieneko ikuskapena, arkitekto edo aparejadore baten 1,5 lanordu: 60,00 euro.

Erantsitako ordu bakoitzeko: 60,00 euro.

Bosgarrena._Erabaki honek 2004ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra, eta Udalaren osoko bilkurak aldatu arte jarraituko du.

Seigarrena._Erabaki hau iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, legezko ondorioak izan ditzan.

Lekunberrin, 2003ko azaroaren 27an._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0404322