50. ALDIZKARIA - 2004ko apirilaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

A R T Z I B A R

Udal Planeko aldaketa puntuala behin betikoz onetsirik

Artzibarko Udalak, 2004ko urtarrilaren 29an egin osoko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

1. Behin betikoz onestea Udal Planeko aldaketa, hirigintzako antolamendu xehekatuko zehaztapen hauek ukitzen dituena:

1._Plantako okupazioa etxebizitza berrietan. Eraikuntzaren gaineko ordenantzen 23.3 artikulua. Testua honela gelditu da:

Familia bakarrekoa 9 m x 6 m 54

Elkarri atxikiak (1) 9 m x 6 m 54

Bikiak (1) 9 m x 6 m 54

Lerrokatuak (1) 9 m x 6 m 54

(1) Okupazioaren baldintzak elkarri atxikitako etxebizitzetako bakoitzari dagozkio.

2._Erabilera xehekatuen taula. Hirigintzako araudi orokorraren 24. artikulua. Familia bakarreko etxebizitzaren erabilerari buruzko testua honela gelditu da:

Familiaren etxebizitza:

Etxebizitza kolektiboa, lehendik diren eraikinetan.

_Industria.

_Abeltzaintza.

Etxebizitzaren osagarrizko erabilera, eraikin txikietan.

Tailerrak beheko solairuetan, G.O.K.A. ordenantzen arabera.

Hirugarren sektorea.

Erakundeak.

Erkidegoaren ekipoa.

Etxeko eskortak, auzune bakoitzeko araudi partikularrean espresuki onartzen badira.

3._Fatxadetako materialak. Eraikuntzaren gaineko ordenantzetako G4 ordenantzaren 23.6 artikulua. Testua honela gelditu da:

23.6 artikulua. Fatxadetako materialak.

1._Fatxadak eraikitzean irizpide hauek hartuko dira kontuan: jarraitasuna, soiltasuna eta eraikin osoaren koherentzia.

Onartzen diren materialak konbinatu ahalko dira, betiere eraikuntzarako eta konposiziorako irizpide argiei jarraikiz.

4._Zimenduen eraikuntzako baldintzak. Eraikuntzaren gaineko ordenantzen 42. artikulua. Testua honela gelditu da:

42. artikulua. Zimenduak eta euskarriak.

Edozein eraikuntzari eusten dioten elementuak, lurrak jasan dezakeen kargaren arabera kalkulatutako zimenduen gainean eginen dira.

Debekaturik dago eremu publikoarekin muga egiten duten hormen zimenduak zorupean eremu publikora zabaltzea. Albo-hormei bezalako tratamendua eman behar zaie, Udalak bestelako tratamendua emateko baimena eman ezean, behar bezala jusifikaturiko arrazoiengatik, eta hala baimendutako kasuak eremu publikoaren okupazioa bezala arautuko dira.

5._Eraikuntzako baldintza orokorrak lurzoru urbanizaezinean. Hirigintzako araudiaren 50 C.3. artikulua. Testua honela gelditu da:

50 C artikulua

3._Fatxadak.

Ahal dela, fatxadak simetrikoki osatuko dira, goitik beherako ardatz baten edo ardatz distantziakide batzuen bitartez, eta ardatzetan zentratuko dira leiho edo ate zuloak.

Ageriko fatxada edo fatxada-zatiak ezin dira itsuak izan. Fatxadak itsutzat hartuko dira leihoen azalera fatxadaren azaleraren ehuneko 10 baino gutxiago denean.

Kanpoaldean akaberako material hauek erabiliko dira:

_Horma-harria edo harlandua. Betiere harrien arteko juntura horizontalak etenik gabe lerrokatuko dira fatxadan zehar.

Ez da onartuko horma-harriaren imitaziozko plakarik, baina harlanduaren imitaziozkoak onartu ahalko dira. Eraikinaren izkinetan eta leihoetako motxetetan horrelako plakak jartzen direnean, ez dira jarriko denak tamaina eta neurri berekoak, imitazio baldarraren itxura eman ez dezaten.

_Zarpeatu eta luzitu margotuak. Beige koloreko pinturaz margotuko dira.

Ez da onartuko pinturaz usadiozko eraikuntza sistemen itxurak egitea, hau da, hormetako zurezko egiturak, teilatu-hegaletako perroteak, motxetak eta etxe-hegalak irudikatzea, fatxadaren barnean kolore desberdinez margotutako horma atalak, zurezko estalkien imitazioak eta abar. Halaber, ez da onartuko harrien junturak pinturaz nabarmentzea.

_Fatxadako egiturak eta estalkiak egur trinkoz egin ahalko dira.

_Fatxaden kanpoaldeko akabera egiteko, halaber, ageriko hormigoi bloke hidrofugoa erabili ahalko da, harea kolorekoa.

_Itxitura egiteko, aurretik lakatutako txapa erabili ahalko da, beige kolorekoa, zurixka edo gris argia, onartutako beste material batez egindako zokaloarekin konbinaturik.

Ahal dela, eraikin bateko fatxadaren tratamendua homogeneoa izanen da.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, aldaketaren testu osoarekin batera.

Erabaki horren aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

1. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo horretako Sailari zuzendua edo Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, administrazioarekiko auzietako jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 8.1 artikuluak aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita; hala eta guztiz ere, aldez aurretik eta nahi izanez gero, paratzen ahalko da berraztertzeko errekurtsoa egintza ebatzi duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bestela,

2. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Artzibarren, 2004ko otsailaren 17an._Alkatea, José Ignacio Videgáin Ibarra.

Iragarkiaren kodea: L0403496