28. ALDIZKARIA - 2004ko martxoaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LESAKA

Ebazpenaren jakinarazpena

30/1992 Legearen 59-4 eta 60. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, ondoko zerrendan agertzen diren salatuei, zeinen azken helbide ezagunak ere aipatzen baitira, zehazten diren zehapen espedienteen ebazpen proposamena jakinarazten zaie. Espediente horiek Udaltzaingoak prestatu ditu, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Erregelamendua hausteagatik (urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretua).

Espedientea: 2003/14. Jabea: M. Jasone Telletxea Artieda. Matrikula: SS-2544A-N. Tokia: Plaza Zaharra. Eguna: 2003ko apirilaren 11. Ordua: 12:25. Zenbatekoa: 61,00 euro. ZEO: 91.2J.

Salatuek hamabortz egun balioduneko epea izanen dute alegazioak egiteko eta beren defentsarako egokiak iruditzen zaizkien frogak aurkezteko.

Lesakan, bi mila eta lauko urtarrilaren hogeita batean. Alkate udalburua, Juan Fermín Mitxelena Larralde.

Iragarkiaren kodea: L0401419