28. ALDIZKARIA - 2004ko martxoaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

E G U E S I B A R

Berraztertzeko errekurtsoen ebazpenen jakinarazpena

Saiatuta ere, ez dira jakinarazi ahal izan Francisco Javier Sáinz Valer jaunak eta María Isabel López García jaunak aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoen ebazpenak. Hortaz, jakinarazpen horren ordez iragarki hau argitaratzen da hemen eta Herriko Etxeko iragarki oholean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legeko 59.4 artikuluari jarraituz.

Jakinarazten zaio interesatuei bi errekurtsoak ezetsi direla. Beraz zenbatekoak hamabortz egun baliodunean ordaintzen ahalko dituzte, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Kutxako edozein bulegotan eta 2054.0251.23.1100000014 zenbakian, edo Udalaren bulegoetan (San Martin,26, Eguesen) izena eta ibilgailuaren matrikula zehaztuz, edo bertzenaz, posta igorpenaren bidez.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, zehapena jakinarazten denetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Eguesen, bi mila eta lauko urtarrilaren hogeita batean. Alkate udalburua, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0401454