28. ALDIZKARIA - 2004ko martxoaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARBIZU

2. poligonoko 722-A lurzatiaren gaineko aldaketa puntualaren hasierako onespena

Aitor Mayo Mozo jaunak eta M.ª José Razquin Lizarraga andreak sustatu dute eta David Hermoso de Mendoza arkitektoak prestatu herri honetako 2. poligonoko 722-A lurzatiaren gaineko aldaketa puntuala, 8. Exekuzio Unitateari dagokiona. Udalbatzak, proiektua aztertuta, aho batez,

Erabaki du:

1. Hasiera batez onestea herri honetako 2. poligonoko 722-A lurzatiaren gaineko aldaketa puntuala, 8. Exekuzio Unitateari dagokiona. Aitor Mayo Mozo jaunak eta M.ª José Razquin Lizarraga andreak sustatu dute eta David Hermoso de Mendoza arkitektoak prestatu.

2. Indarra duen legerian xedatutakoaren arabera, jendaurreko epea irekitzea, hilabetekoa, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta probintziako egunkarietan argitaratzen denetik aitzina, interesatuek proiektua aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.

3. Jabeari berari eta zuzenean ukituta dauden gainerako interesatuei jakinaraztea, alegazioak jartzeko.

4. Erabaki hau eta aldaketaren proiektuaren kopia bat Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea, txostena egin dezaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Arbizun, bi mila eta lauko urtarrilaren hamabostean. Alkate udalburua, Jesús M.ª Mendinueta Urdánoz.

Iragarkiaren kodea: L0401194