28. ALDIZKARIA - 2004ko martxoaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ERGOIENA

Aurri egoeraren espedientea. Jakinarazpen ediktua

Ergoieneko Udalak, 2003ko abenduaren 14an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Aurri egoeraren espedienteari hasiera ematea, Unanun, 9. poligonoko 239. lurzatian dagoen eta errota zaharra izenarekin ezagutzen den eraikinarentzat.

2. Erabaki hau jakinaraztea eraikinaren jabe direnei, eta hamabost egun balioduneko epea jartzea, beren eskubideez baliatuz egokia iruditzen zaiena alega dezaten.

3. Nola eraikinaren gaur egungo jabea duela hogeita hamar urte baino lehenago jardutetik gelditu zen enpresa bat den (Electra Ergoiena), erabakitzen da komeni dela errekerimendu honen jakinarazpena ediktu bidez egitea.

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legeko 58 eta 59. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, egintza hau ediktu bidez jakinarazten da, finkaren jabe, erabiltzaile edo eskubide errealen baten titularra datekeenak bere eskubideen defentsan egokiak iruditzen zaizkion agiriak alegatu eta idatziz aurkezteko aukera izan dezan, ediktu hau argitaratzen denetik hasi eta hamabost eguneko epean. Hori dena, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legeko 196. artikulua eta Hirigintza Diziplinako Erregelamenduko 20.1 artikulua aplikatzearen ondorioz.

Ergoienean, bi mila eta lauko urtarrilaren hamahiruan. Alkate udalburua, Fernando Etxauri Gallardón.

Iragarkiaren kodea: L0401175