II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
O L L O I B A R
Xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik
Ikusirik Fernando San Martín Razquin jaunak aurkeztutako xehetasun azterlana etxebizitza familibakarra egin ahal izateko, hain zuzen ere Ultzurrungo 6. poligonoko 37. lurzatiko 37-A (1) azpilurzatian, Olloibarko Udalarena baita.
Ebatzi dut:
1._Hasiera batez onestea Fernando San Martín Razquin jaunak sustatutako xehetasun azterlana, hain zuzen ere Ultzurrungo 6. poligonoko 37. lurzatiko 37-A (1) azpilurzatiari buruzkoa, Olloibarko Udalarena baita.
2._Jendaurrean edukitzea Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoa betetzeko. Interesatuek espedientea aztertu eta bidezko alegazioak aurkeztu ahalko dituzte, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.
3._Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan argitaratzea.
Olloibarren, bi mila eta lauko otsailaren lauan. Alkate udalburua, Félix María Cobos Subiza.
Iragarkiaren kodea: L0402890