28. ALDIZKARIA - 2004ko martxoaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

T U T E R A

"Montes de Cierzo" ehiza barrutia eratzeko proiektua

Tuterako Udalak, 2004ko otsailaren 3an egin osoko bilkuran, erabaki zuen Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu eta Ingurumen Departamentuari eskatzea "Montes de Cierzo" NA-10.013 ehiza barruti publikoa eratzeko. Azalera 11.487,95 hektarea da.

Basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea betetzeko, eta Nafarroako Gobernuari igorri aurretik, aditzera ematen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, jendaurrean egonen dela Tuterako Udalaren bulegoetan (Mendi atala) "Montes de Cierzo" izeneko ehiza barruti publikoa eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.

Barrutian sartu beharreko mugapea: Montes de Cierzo y Valdetellas alderdiko lurrak, honako muga hauekin:

Iparraldean: Corella eta Castejongo udal mugapeak.

Hegoaldean: Cascante eta Ablitaskoa udal mugapeak, eta Murchanteko errepidea.

Ekialdean: Cabanillasko udal mugapea eta La Plana izeneko bazkalekua.

Mendebaldean: Monte Alto izeneko barrutia.

Tuteran, bi mila eta lauko otsailaren hamabian. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Mendietako zinegotzi eskuordea, María Isabel Echave Blanco.

Iragarkiaren kodea: L0402506