28. ALDIZKARIA - 2004ko martxoaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

I G U Z K I T Z A

Iguzkitzako Kontzejuaren 2003ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak hasiera batean onetsirik

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aditzera ematen da Iguzkitzako Kontzejuak 2004ko urtarrilaren 15ean egin bilkuran hasiera batean onetsi zituela Iguzkitzako Kontzejuaren 2003ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Jendaurrean egonen dira hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Jendaurrean egoteko aldia iraganik, aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik aurkezten ez bada behin betikoz onetsitzat hartuko da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko Foru Legearen 276.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Horrenbertzez, eta Foru Lege horren 277. artikuluan xedatutakoari jarraituz, aurrekontua laburturik argitaratzen da:

GASTUAK:

1. kapitulua. Langileen gastuak: 5.409,11 euro.

2. kapitulua. Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 39.121,95 euro.

3. kapitulua. Finantza-gastuak: 30,05

4. kapitulua. Transferentzia arruntak: 558,94 euro.

6. kapitulua. Inbertsio errealak: 1.045.752,93 euro.

9. kapitulua. Finantza-pasiboak: 800,44 euro.

Gastuak, guztira: 1.091.673,42 euro.

DIRUSARRERAK:

3. kapitulua. Tasak, prezio publikoak eta bertzelako dirusarrerak: 8.336,05 euro.

4. kapitulua. Transferentzia arruntak: 15.977,19 euro.

5. kapitulua. Ondareko dirusarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 26.772,81 euro.

6. kapitulua. Inbertsio errealak besterentzea: 33.055,67 euro.

7. kapitulua. Kapital transferentziak. 598.223,42 euro.

8. kapitulua. Finantza-aktiboak. 325.315,42 euro.

9. kapitulua. Finantza-pasiboak: 83.992,89 euro.

Dirusarrerak, guztira: 1.091.673,42 euro.

Iguzkitzan, bi mila eta lauko urtarrilaren hemeretzian. Alkatea, Alfredo García Foronda.

Iragarkiaren kodea: L0401413