28. ALDIZKARIA - 2004ko martxoaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ESPARTZA-ZARAITZU

Udal zergetako karga-tasak, indizeak eta portzentajeak 2004. urterako

Espartza-Zaraitzuko Udalak, 2003ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, honako karga-tasa, indize eta portzentaje hauek finkatu zituen 2004ko ekitaldirako:

1. Hirilurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa % 0,350 izanen da.

2. Landalurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa % 0,8 izanen da.

3. Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifei 1 indizea aplikatuko zaie.

4. Eraikuntza, obra eta instalazioen gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa % 2 izanen da.

5. Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legeko 175 eta 176. artikuluetan ezarri gutxieneko portzentajeak aplikatuko dira.

6. Zirkulazioaren gaineko zergaren zerga-tasa Foru Legeak onesten duen bera izanen da.

7. Zaborbilketaren tasa: Eska-Zaraitzuko H.H.S.en Mankomunitateak finkatzen duena.

8. Uraren tasa: kuota finkoa, 24 euro; kontsumitutako metro kubikoa, 0,31 euro.

8. Udalaren gainerako tasa eta prezio publikoek bere hartan segituko dute.

Erabaki hauek 2004ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

Erabakiaren aurka ondoko errekurtso hauetako edozein jar daiteke:

1._Honako jakinarazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hilabetean eta hautara, berraztertzekoa, hura egin zuen udal organoari zuzendua (azaroaren 25eko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua). Berraztertzeko errekurtsoa aurkezten bada, ezin da ez gora jotzekorik ez administrazioarekikorik aurkeztu, harik eta lehenbizikoa ebatzi edo ustez ezesten den arte. Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ez da berriz ere mota bereko errekurtsorik aurkeztu ahalko.

2._Hautara eta hilabeteko epean, honako jakinarazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).

Errekurtso hau aurkezten bada, ez da administrazioarekikoa aurkeztu ahalko, harik eta gora jotzekoa ebatzi edo ustez ezesten den arte.

3._Bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua (uztailaren 13ko 29/1998 Legea).

Espartza-Zaraitzun, bi mila eta hiruko abenduaren hogeita bian. Alkate udalburua, Idoia Elarre Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L0401278