28. ALDIZKARIA - 2004ko martxoaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

AMESKOAKO LIMITACIONES MENDIKO BATZORDEA

Pagoak enkantean, % 20 merkeago

Batzorde honek, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du pagoen oihan aprobetxamendu hau saltzeko, hasierako prezioa % 20 merkatuta:

2. lotea._733 zuhaitz zurgai, 736,000 metro kubiko zur lodi eta 405,290 metro kubiko zur mehe egiten dutenak.

Hasierako prezioa: 39.218,78 euro.

3. lotea._498 zuhaitz zurgai, 459,000 metro kubiko zur lodi eta 283,470 metro kubiko zur mehe egiten dutenak.

Hasierako prezioa: 19.245,31 euro.

4. lotea._399 zuhaitz zurgai, 656,180 metro kubiko zur lodi eta 278,960 metro kubiko zur mehe egiten dutenak.

Hasierako prezioa: 35.749,49 euro.

5. lotea._410 zuhaitz zurgai, 574,120 metro kubiko zur lodi eta 326,260 metro kubiko zur mehe egiten dutenak.

Hasierako prezioa: 19.666,75 euro.

6. lotea._731 zuhaitz zurgai, 888,960 metro kubiko zur lodi eta 322,130 metro kubiko zur mehe egiten dutenak.

Hasierako prezioa: 39.362,02 euro.

7. lotea._300 zuhaitz zurgai, 399,000 metro kubiko zur lodi eta 232,900 metro kubiko zur mehe egiten dutenak.

Hasierako prezioa: 14.684,64 euro.

8. lotea._641 zuhaitz zurgai, 1.110,880 metro kubiko zur lodi eta 372,300 metro kubiko zur mehe egiten dutenak.

Hasierako prezioa: 106.673,38 euro.

10. lotea._389 zuhaitz zurgai, 461,030 metro kubiko zur lodi eta 245,930 metro kubiko zur mehe egiten dutenak.

Hasierako prezioa: 15.638,59 euro.

11. lotea._225 zuhaitz zurgai, 490,950 metro kubiko zur lodi eta 122,000 metro kubiko zur mehe egiten dutenak.

Hasierako prezioa: 36.812,40 euro.

13. lotea._540 zuhaitz zurgai, 342,990 metro kubiko zur lodi eta 259,820 metro kubiko zur mehe egiten dutenak.

Hasierako prezioa: 11.549,21 euro.

14. lotea._291 zuhaitz zurgai, 748,030 metro kubiko zur lodi eta 186,480 metro kubiko zur mehe egiten dutenak.

Hasierako prezioa: 62.527,71 euro.

Enkantean parte hartzeko lizitatzaileek gutunazal bat aurkeztu beharko dute, eta bertan beste bi sartuko dituzte:

1. "Dokumentazioa" izeneko gutunazalean, Enpresaren Sailkapen Agiria, jatorrizkoa edo fotokopia behar bezala kautotua, sartuko da.

2. "Proposamen ekonomikoa" izeneko gutunazala: zein lote nahi den, hargatik egiten den eskaintza ekonomikoa, iragarki honen bukaeran erantsitako ereduari jarraituz.

Lizitatzaile bakoitzak lote bakoitzeko proposamen bakar bat egin ahalko du.

Proposamenak, interesatuek behar bezala bete eta sinaturik, Batzordearen idazkaritzan aurkeztuko dira, Zudairiko San Anton karrikako 30ean, 2004ko martxoaren 26ko eguerdiko hamabiak baino lehen.

Enkantearen baldintza teknikoak eta ekonomiko-administratiboak idazkaritzan daude, interesatuen eskura.

Adjudikazio hartzaileek adjudikazioaren prezioaren % 4 utzi beharko dute fidantzatako.

Zudairin, bi mila eta lauko otsailaren hogeita hiruan. Batzordeko burua, José Javier Sáez de Jáuregui.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: .............., NAN zenbakia: .................. (hala bada, honako hau ordezkatuz: ....................), bizilekua: .............., helbidea:.................. Ameskoako Limitaciones Mendiko Batzordeak, .....aren ..(e)an, ... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarritako .......... zenbakiko oihan lotearen truke, ...........(letraz eta zenbakiz) ........ euro eskaintzen ditut, eta horri buruzko baldintzen pleguak beteko ditut, ezagutzen baititut.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: L0403208