28. ALDIZKARIA - 2004ko martxoaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

OROKIETA-ERBITI

Oihan enkantea

Orokieta-Erbitiko Kontzejuak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimenduta, enkante publikoa eginen du, plegu itxien prozedura erabiliz, honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

Lote bakarra._"Ugaran", "Tornaatx" eta "Ganbelaga" alderdietan, 784 pagoz osatua, 744 metro kubiko zur eta 199 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak. Prezioa: 48.813 euro.

Proposamenak Kontzejuko Alkatetzan aurkeztuko dira, hasierako prezioaren % 2 behin-behineko fidantzatako utzi izanaren frogagiriarekin eta enpresaren sailkapen agiriarekin (jatorrizkoa edo kopia konpultsatua) batera. Horretarako hogeita sei egun izanen dira, lizitazio iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Eskaintzak Orokietako Kontzeju Etxean irekiko dira, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta lehenengo larunbatean, eguerdiko ordu batean.

Baldintza fakultatiboak eta ekonomiko-administratiboak Kontzejuko Alkatetzan daude ikusgai eta eskaintzak ireki aurretik irakurriko dira.

Orokietan, bi mila eta lauko otsailaren hiruan. Kontzejuko burua, Santiago Echeverría Muguruza.

Iragarkiaren kodea: L0402873