II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
ARIA
Usategiak enkantean
Udal honek, 2004ko otsailaren 14an egin bilkuran, erabaki zuen ahozko posturen bidezko enkanterako deia egitea, usategien lote bat adjudikatzeko. Enkantea 4 urterako emanen da: 2004tik 2007ra, biak barne. Hona hemen postuen kokalekua:
Lurreko postuak: 1, 5, 7 eta 8.
Postuak aldamioetan: 2, 3, 4 eta 6.
Hasierako prezioa: 1.850,00 euro, BEZa kanpo.
Baldintzen plegua interesatuen eskura dago Udaletxeko idazkaritzan.
Enkantea Ariako Herriko Etxeko bilkura aretoan eginen da, hamabosgarren egun balioduneko eguerdiko ordu bietan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Arian, bi mila eta lauko otsailaren hemezortzian. Alkatea, José Ignacio Legaz Maisterra.
Iragarkiaren kodea: L0402754