28. ALDIZKARIA - 2004ko martxoaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

BAZTAN

Gartzaingo medikuaren etxea izeneko higiezina enkantean

Baztango Udalak, 2004ko urtarrilaren 23ko osoko bilkura arruntean, erabaki zuen enkante publikorako deia egitea, Gartzaingo medikuaren etxea izeneko eraikina besterentzeko. Xehetasunak Iturria arkitekto teknikoak 2001eko uztailean prestatutako dokumentazio teknikoan biltzen dira. Zehazki, Hirilurreko ondasunen erregistroko 14. poligonoko 207 A lurzatia da.

Hasierako prezioa ehun eta berrogeita hamalau mila hirurehun eta laurogeita zazpi euro eta laurogeita hamar zentimokoa da (154.387,90 euro).

Enkantea arautuko duen klausula ekonomiko administratiboen plegua eta hari erantsitako dokumentazioa lizitatzaileen eskura daude Baztango Udalaren idazkaritzan.

Proposamenak aurkezteko 20 egun baliodun izanen dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Baldintza pleguan ezarritako eran aurkeztuko dira proposamenak, plegu horretan zehazten den edukia dutela, Baztango Udalaren erregistroan aurkeztu ere, jendea hartzeko ordutegian. Ekitaldi publikoan irekiko dira, proposamenak aurkezteko epea amaitu ondoko lehenengo egun baliodunean, eguerdiko hamabietan.

Elizondon (Baztan), bi mila eta lauko otsailaren hamabian. Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0402729