28. ALDIZKARIA - 2004ko martxoaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

MELIDA

Lehiaketa publikoa, babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko lursaila saltzeko

Melidako Udalak enkante publikoa eginen du babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko lau lursaileko lote bat besterentzeko:

Lotea lau lursailek osatzen dute, bakoitza 185,64 m²-koa, hain zuzen ere 1. poligonoko 338, 339, 340 eta 341. lurzatiak dira, Las Canales kaleko 30, 32, 34 eta 36 zenbakiei dagozkienak. Horietako bakoitzean etxebizitza bat eraikiko da.

Prozedura: lehiaketa.

Behin-behineko fidantza: 312,47 euro.

Proposamenak aurkezteko epea: agiriak aurkezteko epea hogeita zazpigarren egun naturaleko eguerdiko hamabietan bukatuko da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Egun hori larunbata edo jaieguna bada, epea hurrengo egun baliodunean bukatuko da eguerdiko hamabietan.

Baldintzen plegua eta espedienteko gainerako agiriak Udaleko Diruzaintzan daude interesatuen eskura.

Melidan, bi mila eta lauko otsailaren hamaseian. Alkatea, Francisco Jaso Martínez.

Iragarkiaren kodea: L0402696