28. ALDIZKARIA - 2004ko martxoaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

CASTEJONGO "SOLIDARIDAD" EGOITZA MISTOA ERAKUNDE AUTONOMOA

Akats zuzenketa

2004ko otsailaren 11n, zerbitzu orokorretako langile izateko bost lanpostu, oposizio-lehiaketa bidez eta lan-kontratu finkoan betetzeko deialdia argitaratu zen Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Deialdi horretan akatsa atzeman da 8.2 oinarrian; hau dio: "Hirugarren ariketa:izangaien kalifikazioa gai edo ez-gai izanen da. Bazterturik geldituko dira ez-gai kalifikazioa hartzen ez dutenak"; honela behar du: "Hirugarren ariketa: gehienez ere 20 puntu, eta bazterturik geldituko dira guttienez ere 10 puntu erdiesten ez dituztenak".

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Castejonen, bi mila eta lauko otsailaren hamahiruan. Erakunde autonomoko burua, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: L0402887