28. ALDIZKARIA - 2004ko martxoaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

EULATE

2004ko plantilla organikoa hasiera batez onetsirik

Indarra duten xedapenak betez, idazkaritzan egonen da, jendaurrean, funtzionarioen nahiz lan-kontratudunen 2004rako plantilla organikoa, Udalak 2003ko abenduaren 11n egin osoko bilkuran onetsi zuena. Hamabortz egun baliodunean egonen da ikusgai, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, herritar eta interesatuek aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoa behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurreko epea iragandakoan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Eulaten, bi mila eta lauko urtarrilaren hamalauan. Alkatea, Angel María Martínez Remiro.

Iragarkiaren kodea: L0400979