28. ALDIZKARIA - 2004ko martxoaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

17/2004 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 26koa, Barbaringo Udaleko udalburu-kudeatzailea izendatzen duena.

Barbaringo Udala kontzeju irekiaren bidez antolaturik dago, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 32. artikuluko 1. idatz-zatian xedaturikoarekin bat.

Udal hauteskundeetan Barbaringo mugapean hautagai-zerrendarik aurkeztu ez denez, bidezkoa da behar den udalburu-kudeatzailea izendatzea, Hauteskundeetako Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoaren 179., 181. eta 182. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Horiek horrela, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta lauko urtarrilaren hogeita seiko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._Faustino Uriarte Barandalla jauna izendatzen da Barbaringo Udaleko udalburu kudeatzaile.

AZKEN XEDAPENA

Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta lauko urtarrilaren hogeita seian._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Toki Administrazioko kontseilaria, Alberto Catalán Higueras.

Iragarkiaren kodea: F0401364