28. ALDIZKARIA - 2004ko martxoaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

Z A B A L T Z A

Hautetsien ordainsariak

Zabaltzako Udalak, 2003ko abenduaren 5ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1._Nafarroako udalei konpentsazio ekonomikoa emateari buruzko apirilaren 4ko 23/2003 Foru Legeak xedatuaren babesean, Zabaltzako Udalbatzako kideek zenbateko hauek jasoko dituzte:

Alkatea: bere karguan ez da ari ez erabateko dedikazioan ez partzialean, eta Udalaren osoko bilkuretara agertzeagatik 90 euro emanen zaizkio, eta batzordeetara agertzeagatik, berriz, 60 euro.

Zinegotziak: beren karguetan ez dira ari ez erabateko dedikazioan ez partzialean, eta Udalaren osoko bilkuretara agertzeagatik 90 euro emanen zaizkie, eta batzordeetara agertzeagatik, berriz, 60 euro.

Gainerako gastuetarako, egiazki ordaindutako zenbatekoak, haien egiaztagiriak ekarritakoan.

Erabaki honek 2003ko uztailaren 1etik aitzina izanen du indarra, eta, urtero, bilkura sarien zenbatekoari Nafarroako KPIaren igoera erantsiko zaio.

2._Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean argitaratuko da.

Arraitzan (Zabaltza), bi mila eta hiruko abenduaren hamabian. Alkatea, José Javier Armendáriz Rezusta.

Iragarkiaren kodea: L0401134