28. ALDIZKARIA - 2004ko martxoaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ARAKIL

Udaleko kideen ordainsariak

Udalak, 2003ko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

Apirilaren 4ko 23/2003 Foru Legea azterturik, karguan aritzeagatik euren kideei ordainsariak ordaintzen dizkieten Nafarroako udalei konpentsazio ekonomikoak emateko sistema ezartzen baitu.

Udalbatzak boz batez erabaki du:

1._Alkatetzarentzat:

Arakilgo Udalaren eta Javier Lazkoz Olaetxea alkatearen arteko kontratua formalizatzea, dedikazio partzialean aritzeko, ondoko baldintza hauen arabera:

Urteko lansaria: 12.020 euro, bertan Gizarte Segurantzako enpresa kuota sartuta dago; Ordu kopurua: 15 ordu astean; Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 12:00etatik 15:00etara; Alta: 2004ko urtarrilaren 1ean.

12.020 euroetatik 13.045 euro bitarteko diferentzia ematea bidai gastuetarako.

2._Udalbatzako kideentzat:

Udalbatzako kide bakoitzari urte bakoitzeko 1.613 euro ematea, bidai gastuetarako.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Arakilen, bi mila eta hiruko abenduaren hogeita hamaikan. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0401112