II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
BARGOTA
Alkateordearen izendapena
Saturnino Fernández García Bargotako Udaleko Batzorde Kudeatzaileko buruak, 2004ko urtarrilaren 15eko ebazpenaren bidez, Roberto García Díaz de Cerio jauna izendatu du alkateorde.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Bargotan, bi mila eta lauko urtarrilaren hamabortzean. Batzorde Kudeatzaileko burua, Saturnino Fernández.
Iragarkiaren kodea: L0401033