28. ALDIZKARIA - 2004ko martxoaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

E R R O N K A R I

2004rako ordenantza fiskalak eta karga-tasak

Erronkariko Udalak, 2003ko abenduaren 23an egin bilkuran, erabaki hauek hartu zituen boz batez:

1. Hasiera batez onestea ordenantza fiskal hauetako tarifen eranskinen aldaketa:

3. ordenantza fiskala, Ur horniduraren tasa arautzen duena.

4. ordenantza fiskala, Estolderia zerbitzuaren tasa eta hondakin-uren arazketarena arautzen dituena.

6. ordenantza fiskala, Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituena.

14. ordenantza, Udal hilerriaren erabilera eta hilobien kontzesio tasak arautzen dituena.

16. ordenantza fiskala, Erronkariko Udalaren hiltegiaren erabilera eta bertan abelburuak hiltzeko tasa arautzen dituena.

17. ordenantza fiskala, Lizentziak emateko eta hirigintzako jarduketak egiteko tasak arautzen dituena.

Orobat, 13. ordenantzako, gizarte arazoengatik norbanako edo familiei ostatu emateko zerbitzua arautzen duen horretako 16. artikulua (tarifak).

2. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legearen 154. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, "1,10" indizea ezartzea, jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifen kuoten gainean.

3. Karga-tasa aldatzea lurraldearen gaineko kontribuziorako, honela geldituko baita:

_Hirilurreko ondasunen gainean: kontribuzio horren dirusarrerak % 5 igotzeko beharrezkoa den tasa ezarriko da, betiere Hirilurren balorazio txostenaren bigarren berrikuspena ezarri ondotik.

_Landalurreko ondasunen gainean: 0,656%.

4. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren karga-tasa aldatzea: % 2,1.

5. Luxuzko gastuen gaineko zergarako karga-tasa aldatzea: % 6,83.

6. Herriaren belarrak aprobetxatzeko edo bazkatzeko kanona aldatzea:

Ardi-azienda eta ahuntz-azienda: 0,13 euro, buru bakoitzeko.

Behi larriak: 1,20 euro, buru bakoitzeko.

Behi xeheak: 0,65 euro, buru bakoitzeko.

7. Erabaki honen 1. puntuan aipatzen diren ordenantzei buruzko espedienteak jendaurrean jartzea 30 egun baliodunetarako, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten. Aipatu epea alegaziorik gabe iraganda, ordenantzak behin betiko onetsitzat joko dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 235. artikuluan aurreikusitakoarekin bat.

8. Ohartaraztea gainerako puntuetan jasotako erabakien aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daitekeela, zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, edo bestela Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, Jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita, edo, aldez aurretik eta aukeran, errekurtso hauetariko bat:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Erronkarin, bi mila eta hiruko abenduaren hogeita hamaikan. Alkatea, Agapito Boj Gárate.

Iragarkiaren kodea: L0401284