28. ALDIZKARIA - 2004ko martxoaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

JENDAURREKO INFORMAZIOA, "I. eranskina Comarca II industrialderako eta Espartzako Kontzejurako banaketa sareen eta Galar Zendeako kontzejuetarako banaketa adarren proiektuari" izeneko gas naturaleko instalazioen proiektuarena.

Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73. eta 104. artikuluetan, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 17.ean eta haren Erregelamenduaren 56.ean aurreikusitakoari jarraikiz, ondoko ezaugarriak dituen instalazio proiektua jendaurrean jarri da:

Eskatzailea: Gas Navarra, S.A., helbidea, jakinarazpenerako, Iruñeko Antso Azkarra etorbideko 26, behea (PK 31008), Industria zuzendari nagusiak maiatzaren 13an eman zuen 550/2003 Ebazpenaren ondorioz "Comarca II industrialderako eta Espartzako Kontzejurako banaketa sareak eta Galar Zendeako kontzejuetarako banaketa adarrak" izeneko proiektuaren Administrazio Baimenaren titularra.

Eskariaren helburua:

1) "I. eranskina Comarca II industrialdean eta Espartzako Kontzejuan gas naturala banatzeko sareen eta Galar Zendeako kontzejuetarako banaketa adarren proiektuari" dagozkion instalazioak egiteko baimena eta administrazio baimena.

2) Onura publikoaren onarpena.

Instalazioen ezaugarriak:

Gas naturalaren hornidura Ezkirozko eta Getzeko kontzejuetara zabaldu eta Beriaingo udalerrian dagoen sarera lotu beharra dagoenez, adar berriak erantsiko zaizkio aurreko proiektuaren behin betiko sareari.

Ezkirozko herrirako banaketa adarra Comarca II industrialdean dagoen polietilenozko saretik abiatuko da (PE-100, DN200an). Horretarako, erregulazio armairu bat jarriko da, MPB/MPA, 1000 Nm³/h-ko emari nominala duena. Hoditeriak "Ezkirozko saihesbidea" gurutzatuko du. Gero Ezkirozko herrian sartu eta PE-100 polietilenozko bi adarretan bereiziko da (DN 160, 90 eta 63 diametrokoak, 519 ml-koa DN 200ean, 535 ml-koa DN 160an, 1.479 ml-koa DN 90ean eta 4.089 ml-koa DN 63an).

Trazadurak aireko puska bat du Elortz errekaren gainetik, 34 ml luze, altzairuzkoa, DN 6", eta gero Iruña-Castejon-Altsasu trenbidea gurutzatzen du.

Getze herria eta Meseta de Salinas eta Beriain industrialdeak gas naturalaz hornituko dituen adarra Comarca II industrialdean MPBan dagoen PE-100 polietilenozko hoditeriarekin lotuko da. D bidearen pare-parean joanen da eta gero Txitxibarreko bideari eta San Babilgo bideari segituz, NA-6008 errepidearen ondotik joanen da herrira ailegatu arte. Bertan DN90ko 4 adar banatuko dira, MIA mailakoak, eta MPB/MPA erregulazio armairu bat jarriko beharko da bakoitzarentzat, lur azpian, 25 Nm³ /h-ko emarikoak, adarrak dituztenak DN 90ean eta 63an, 965 eta 1.757 ml-ko luzerakoak hurren hurren.

Horniduraren adarra Getzera Txitxibar kalean barrena sartuko da, eta San Isidro plazaraino iritsiko da. Gero Calleja izeneko kalexka alderik alde gurutzatu eta herritik aterako da Santa Luzia ermita inguratu ondoren.

Adar nagusia Beriaingo herrirantz joanen da, Meseta de Salinas eta Beriain industrialdeak gasez hornitzeko (MPB).

Adarra 4.122 ml luze da (DN 200ean).

Meseta de Salinas industrialdeko banaketa sarea 499 ml luze da DN 200ean eta 320 ml luze DN160an.

Beriaingo industrialdeko banaketa sarea 366 ml luze da DN 200an eta 621 ml luze DN160an.

Guztira, trazadura honen luzera 15.305 ml da.

Egiteko epea: Instalazioak, obrak hasita, urtebeteko epean eginen direla kalkulatu da.

Finken gaineko eragina: Proiektuaren barrenean dira trazadurako planoak eta lurzatienak, baita ukitutako ondasun eta eskubideen banan-banako zerrenda zehatza ere, informazio honen amaieran agertzen dena.

Honako hau da proiektua gauzatzearekin finka partikularretan sortuko den ondorioa:

1._Jabari osoa: Jabari osoko nahitaezko desjabetzapena lur gaineko instalazio finkoak eraiki behar diren tokietako lurrei aplikatuko zaie: 12 m², balbulak paratzeko.

2._Aldi baterako okupazioa: aldi baterako, obrek iraun artean, 3 eta 10 m zabal diren lur zerrendak okupatuko dira trazadura osoan, obrak egin ahal izateko.

Ukipen mota hori ondoko kasu hauetan aplikatuko da:

Gasaren kanalizazioetan, adarraren komunikazio sistemaren kablean, lotura kableetan eta babes katodikoaren sistemari dagozkion elementu barreiatzaileetan.

3._Bide zortasuna: Behin betiko zortasunak ondoren aipatzen direnak izanen dira:

a) Bide zortasun iraunkorra ezarriko da 2 m-ko zabalerako lur zerrenda batean, metro bat ardatzaren alde bakoitzean, eta handik pasatuko da gasa bideratzeko behar den hodia, bai eta adarraren komunikazio kablea ere. Zortasun horrek muga hauek izanen ditu jabariari dagokionez.

b) Goldatu edo antzeko lanak egiteko debekua, berrogeita hamar zentimetro (50 cm) baino sakonago, baita zuhaitzak edo zurtoin garaiko zuhaixkak sartzekoa ere.

c) Debekatuta daude administrazioaren baimenik gabeko obra, eraikuntza eta eraikin guztiak.

d) Sarrera irekia, instalazioak zaindu, konpondu edo berritzeko beharrezko diren langile eta ekipoentzat. Kalterik egiten bada, ordaindu egin beharko da.

e) Mugarriak edo seinaleak eta aireztatzeko hodiak jartzeko aukera izanen da eta, halaber, instalazioak egiteko edo abian jartzeko beharrezko liratekeen beste obra batzuk egiten ahalko dira, lur gainean zein azpian.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, batez ere lur horien jabeek eta aipatu proiektuak ukitutako beste titularrek (horien zerrenda iragarki honen ondotik paratu da). Espedientea Industria Segurtasunerako Zerbitzuan aztertzen ahalko da (Iruñeko Tomás Caballero Parkea, 1, 5. solairua). Han berean interesatuek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte, hiru kopiatan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hogei eguneko epean.

Iruñean, bi mila eta lauko urtarrilaren hogeita batean._Industria Segurtasuneko Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.

UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEAK

GALAR-ESPARTZAKO UDALERRIA

EG-02 Navarra de Suelo Industrial (NASUINSA) 34 68 340 1 4 10 845 Lurzorua

Tomás Caballero parkea, 2-3.a

31005 Iruña (Nafarroa)

EZKIROZKO KONTZEJUA (GALAR)

ES-02 Navarra de Suelo Industrial (NASUINSA) 34 68 320 0 0 2 360 Lurzorua

Tomás Caballero parkea, 2-3.a

31005 Iruña (Nafarroa)

ES-03 Ebroko Ur Konfederazioa 7 14 70 0 0 - - Erreka

Sagasta pasealekua, 26-28.

50006 Zaragoza (Zaragoza)

ES-04 Navarra de Suelo Industrial (NASUINSA) 141 282 1.410 0 0 2 522 Lurzorua

Tomás Caballero parkea, 2-3.a

31005 Iruña (Nafarroa)

ES-05 Navarra de Suelo Industrial (NASUINSA) 44 88 490 0 0 2 519 Lurzorua

Tomás Caballero parkea, 2-3.a

31005 Iruña (Nafarroa)

ES-06 Compañía Logística de Hidrocarburos, S.A. 13 26 130 0 0 - - CLHrako errepidea

San Babil, z.g. behea.

31191 Galar-Espartza (Nafarroa)

ES-07 Agustina Belzunce Vera 12 24 120 0 0 2 362 Lehorreko alorra

Del Río, 4

31191 Ezkirotz (Galar) (Nafarroa)

GETZEKO KONTZEJUA

SP-01 Agustina Belzunce Vera 140 280 1.250 0 0 4 199 Lehorreko alorra

Del Río, 4

31191 Ezkirotz (Galar) (Nafarroa)

SP-02 Getzeko Kontzejua 7 14 60 0 0 - - Txitxibarreko bidea

Errekalde, z.g.

31191 Getze (Nafarroa)

SP-03 Getzeko Kontzejuaren lurra 294 588 2.795 0 0 4 390 Lehorreko alorra

Errekalde, z.g.

31191 Getze (Nafarroa)

SP-04 Ebroko Ur Konfederazioa 13 26 245 0 0 - - Erreka

Sagasta pasealekua, 26-28. 50006

Zaragoza (Zaragoza)

SP-05 María Jesús Setuáin Irigoyen 48 96 500 0 0 4 383 Lehorreko alorra

Santa Barbara, 17-1.a

31471 Elo (Nafarroa)

SP-06 Agustina Belzunce Vera 36 72 355 0 0 4 382 Lehorreko alorra

del Río, 4.

31191 Ezkirotz (Galar) (Nafarroa)

SP-07 María Isabel Goñi Gárriz 188 376 1.890 0 0 4 337 Lehorreko alorra

Lapabide, 66, behea, Arkaitz etxea

20008 Donostia (Gipuzkoa)

SP-08 María Jesús Setuáin Irigoyen 47 94 470 0 0 4 339 Lehorreko alorra

Santa Barbara, 17-1.a

31471 Elo (Nafarroa)

SP-09 María Socorro Martínez-Irujo Mezquíriz 85 170 850 0 0 4 340 Lehorreko alorra

Irunlarrea, 34-3.a esk.

31008 Iruña (Nafarroa)

SP-10 Angel María Munárriz Agorreta 75 150 750 0 0 4 332 Lehorreko alorra

Txitxibar, 1

31191 Getze (Nafarroa)

SP-11 Rosario Gaztelu Jácome 80 160 800 0 0 4 331 Lehorreko alorra

Paseo de la Castellana, 256

28046 Madril (Madril)

SP-12 María Teresa Carceler Velasco 55 110 585 0 0 4 308 Lehorreko alorra

Pío XII.a, 13-2.a

31008 Iruña (Nafarroa)

SP-13 Nafarroako Foru Komunitatea (Altxonbideak) 218 436 1.464 0 0 4 304 Altxonbidea

Alondegia, 1

31002 Iruña (Nafarroa)

SP-14 Angel María Munárriz Agorreta 0 0 200 0 0 4 309 Lehorreko alorra

Txitxibar, 1

31191 Getze (Nafarroa)

SP-15 Rosario Gaztelu Jácome 6 12 716 0 0 4 311 Lehorreko alorra

Paseo de la Castellana, 256

28046 Madril (Madril)

SP-16 Francisco Javier Erviti Iturmendi 32 64 320 0 0 4 312 Lehorreko alorra

La Fuente, 2, behea

31398 Tiebas (Nafarroa)

SP-17 María Carmen Garde de Miguel 130 260 1.300 0 0 4 313 Lehorreko alorra

Inkurrunpeta

31191 Getze (Nafarroa)

SP-18 Luisa Torio Martínez-Irujo 18 36 180 0 0 4 314 Lehorreko alorra

Urdazubiko Monasterioa, 19-7.a A

31011 Iruña (Nafarroa)

SP-19 Francisco Javier Erviti Iturmendi 88 176 880 0 0 4 315 Lehorreko alorra

La Fuente, 2, behea

31398 Tiebas (Nafarroa)

SP-20 Angel María Munárriz Agorreta 67 134 670 0 0 4 316 Lehorreko alorra

Txitxibar, 1

31191 Getze (Nafarroa)

SP-21 Getzeko Kontzejuaren lurra 18 36 205 0 0 4 317 Lehorreko alorra

Errekalde

31191 Getze (Nafarroa)

SP-22 Getzeko Kontzejua 18 36 190 0 0 4 64 Lehorreko alorra

Errekalde, z.g.

31191 Getze (Nafarroa)

SP-23 Angel María Munárriz Agorreta 8 16 150 0 0 4 66 Lehorreko alorra

Txitxibar, 1

31191 Getze (Nafarroa)

SP-24 Rosario Gaztelu Jácome 41 82 370 0 0 4 65 Lehorreko alorra

Paseo de la Castellana, 256

28046 Madril (Madril)

SP-25 Getzeko Kontzejua 8 16 80 0 0 - - Bidea

Errekalde, z.g.

31191 Getze (Nafarroa)

SP-26 Getzeko Kontzejua 316 632 1.580 1 4 - - Kalea

Errekalde, z.g.

31191 Getze (Nafarroa)

SP-26/1 Luisa Torio Martínez-Irujo 10 20 100 0 0 4 41 Lurzorua

Urdazubiko Monasterioa, 19-7.a A

31011 Iruña (Nafarroa)

SP-26/2 Ebroko Ur Konfederazioa 2 4 20 0 0 - - Erreka

31011 Iruña (Nafarroa)

50006 Zaragoza (Zaragoza)

SP-26/3 Félix Agorreta Sanmartín 27 54 270 0 0 4 258 Lurzorua

Ziriota plaza, 3

31191 Getze (Nafarroa)

SP-26/4 Getzeko Kontzejuaren lurra 5 10 50 0 0 4 256 Lurzorua

Errekalde

31191 Getze (Nafarroa)

SP-27 Ebroko Ur Konfederazioa 2 4 20 0 0 - - Erreka

Sagasta pasealekua, 26-28

50006 Zaragoza (Zaragoza)

SP-28 Getzeko Kontzejua 58 116 580 0 0 - - Kalea

Errekalde, z.g.

31191 Getze (Nafarroa)

SP-29 Galar Zendeako Udala 63 126 441 0 0 4 254 Berdegunea

Zaldi-Bide, 17

31191 Getze (Nafarroa)

SP-30 Ebroko Ur Konfederazioa 2 4 20 0 0 - - Erreka

Sagasta pasealekua, 26-28

50006 Zaragoza (Zaragoza)

SP-31 María Socorro Martínez-Irujo Mezquíriz 0 0 240 0 0 4 251 Lehorreko alorra

Irunlarrea, 34-3.a esk.

31008 Iruña (Nafarroa)

SP-32 Getzeko Kontzejuaren lurra 0 0 110 0 0 4 250 Oihana-Larreak

Errekalde.

31191 Getze (Nafarroa)

SP-33 María Carmen Garde de Miguel 244 488 2.440 0 0 4 506 Lehorreko alorra

Inkurrunpeta

31191 Getze (Nafarroa)

SP-34 Galar Zendeako Udala 40 80 280 0 0 - - Errepidea

Zaldi-Bide, 17

31191 Getze (Nafarroa)

SP-35 Getzeko Kontzejua 5 10 70 0 0 - - Bidea

Errekalde, z.g.

31191 Getze (Nafarroa)

SP-36 Benedicto Osinaga Ardanaz 118 236 1.130 1 4 4 247 Lurzorua

Inkurrunpeta, 5

31191 Getze (Nafarroa)

SP-37 Juan Antonio Berazaluce Altadill 388 776 3.880 0 0 4 532 Lurzorua

Lizarra, 6-4.a ezk.

31002 Iruña (Nafarroa)

SP-38 Navarra de Suelo Industrial (NASUINSA) 118 236 1.180 0 0 4 533 Lurzorua

Tomás Caballero parkea, 2-3.a

31005 Iruña (Nafarroa)

SP-39 Navarra de Suelo Industrial (NASUINSA) 58 116 580 0 0 4 534 Lurzorua

Tomás Caballero parkea, 2-3.a

31005 Iruña (Nafarroa)

SP-40 Nafarroako Foru Komunitatea 0 0 1.185 0 0 4 103 Lurzorua

(Industria, Merkataritza, Turismoa eta Lan Dep.)

Blas de la Serna, 1

31005 Iruña (Nafarroa)

SP-41 Galar Zendeako Udala 355 710 1.810 0 0 - - Errepidea

Zaldi-Bide, 17

31191 Getze (Nafarroa)

BERIAINGO UDALERRIA

BN-01 Beriaingo Udala 368 736 3.680 1 4 - - Errepidea

Iruñeko etorbidea, 1

31191 Beriain (Nafarroa)

Iragarkiaren kodea: F0401191