28. ALDIZKARIA - 2004ko martxoaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

23/2004 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 26koa, Caparrosoko Udalaren 20.351 metro koadroko herrilurraren desafektazioa onesten duena, ondoren haren erabilera lagatzeko.

Caparrosoko Udalak herrilurra desafektatzeko behar den onespena eman dezala eskatu dio Nafarroako Gobernuari. Lursail horrek 20.351 metro koadro ditu eta 2. poligonoko 364. lurzatiaren puska bat hartzen du, "Saso Nuevo" izeneko bazkatokian.

Proposatutako desafektazioaren helburua hauxe da: aipatu lurra María Rosario Salvatierra Estarriaga andreari uztea, hogeita hamar urtez, zerri ustiategi bat jartzeko. Lagapena luzatu ahalko da.

Caparrosoko Udalak zorrotz bete du espediente honen xede den arloaren gainean Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak dioena, baita Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduan ezarritakoa ere (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsia).

Horiek horrela, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta lauko urtarrilaren hogeita seiko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Caparrosoko Udaleko 20.351 metro koadroko herrilurraren desafektazioa onesten da. Lursail horrek 2. poligonoko 364. lurzatiaren puska bat hartzen du eta "Saso Nuevo" izeneko bazkatokian dago.

2. artikulua. Caparrosoko Udalari baimena ematen zaio lur horren erabilera María Rosario Salvatierra Estarriaga andreari uzteko, hogeita hamar urtez, zerri ustiategi bat jartzeko. Lagapena luzatu ahalko da.

3. artikulua. Aipatu desafektazioaren onespena Udalak gai honetaz 2002ko urriaren 14an onetsitako baldintza plegua hertsiki betetzearen baldintzapean dago, batez ere klausula berezi bat, zeinean adierazten baita herrilur hori herri ondarera itzuli behar dela desafektazioa eragin zuten helburuak desagertu edo betetzen ez badira.

4. artikulua. Caparrosoko Udalak espediente honen xede diren lurren mugak jarri beharko ditu.

AZKEN XEDAPENA

Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta lauko urtarrilaren hogeita seian._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, José Javier Echarte Echarte.

Iragarkiaren kodea: F0401368