28. ALDIZKARIA - 2004ko martxoaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

27/2004 FORU AGINDUA, otsailaren 12koa, Hezkuntza kontseilariak emana. Nafarroako eskola ikasketetako A, B eta D hizkuntza ereduetako ikasleendako euskara sustatzeko jarduerak baimendu eta horiek arautuko dituzten oinarriak onesten ditu.

Curriculumetan agindutako hizkuntz gaitasunak garatzeko, oinarrizko baliabide dira hizkuntzaren erregistroekiko harremanak ahalbidetzen dituzten jarduerak.

Hizkuntzaren ikaskuntza sendotzeko jarduera osagarrien eta eskolaz kanpoko jardueren berariazko deialdiek laguntzen dute jarduera horiek ikastetxeen urteroko programazioan sartzea.

Jarduera osagarriak eta eskolaz kanpoko jarduerak apirilaren 13ko 85/1989 Foru Dekretuaren babesean antolatzen dira. Foru Dekretu horrek arautzen du nola eman behar diren euskararen irakaskuntza sustatzeko eta garatzeko jarduerak antolatzeko diru laguntzak.

Euskara Zerbitzuak txostena aurkeztu du, diru laguntzen deialdia baimendu dadin eskatzeko. Ondokoak antolatu nahi dira: Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako A, B eta D ereduetako eta Bigarren Hezkuntzako A ereduko ikastetxe publikoetako ikasleendako euskarazko jarduera osagarriak antolatzeko deialdiak; Euskal Idazleak ikastetxeetara ekartzeko deialdia; Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako B edo D ereduetako ikastetxeetan hizkuntza berrikuntzako proiektuak egiteko sarien deialdia; Bigarren Hezkuntzako B edo D ereduetako ikastetxe publikoetan euskarazko lagunarteko hizkera lantzeko programa; Literatura, Etnografia eta Irakurketa eta Deklamazio lehiaketak; Bertsopaperen lehiaketa; Antzerki Topaketak. Halaber, Euskara Zerbitzuak Foru Agindu honi atxiki zaizkion oinarriak onestea eskatzen du.

Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 36.2 artikuluaren c) eta d) idatz-zatiek emandako ahalmenen arabera,

AGINDU DUT:

1. Baimentzea 2004ko diru laguntzen deialdiak, A, B eta D ereduetako eskola ikasketak egiten ari diren Nafarroako ikasleen artean euskara sustatzeko jarduerak egitekoak.

2. Foru Agindu honen I., II., III., IV, eta V. Eranskinetako deialdietako oinarri arau-emaileak onestea.

3. Jarduera horien aurrekontu osoa 140.059 eurokoa da, honela banatuta:

Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako A, B eta D ereduetako eta Bigarren Hezkuntzako A ereduko ikastetxe publikoetako ikasleendako euskarazko jarduera osagarriak egiteko diru laguntzen deialdia: 55.660 euro.

Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako A, B eta D ereduetako eta Bigarren Hezkuntzako A ereduko ikastetxe pribatuetako ikasleendako euskarazko jarduera osagarriak egiteko diru laguntzen deialdia: 10.160 euro.

Nafarroako Bigarren Hezkuntzako B eta D ereduetako ikastetxe publikoetako ikasleendako "Euskal Idazleak Eskolan" kanpaina egiteko diru laguntzen deialdia: 5.792 euro.

Nafarroako Bigarren Hezkuntzako B eta D ereduetako ikastetxe pribatuetako ikasleendako "Euskal Idazleak Eskolan" kanpaina egiteko diru laguntzen deialdia: 1.810 euro.

Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako B edo D ereduetako ikastetxe publikoetan hizkuntza berrikuntzako proiektuak egiteko sarien deialdia: 9.000 euro.

Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako B edo D ereduetako ikastetxe pribatuetan hizkuntza berrikuntzako proiektuak egiteko sarien deialdia: 6.000 euro.

Bigarren Hezkuntzako B edo D ereduetako ikastetxe publikoetan lagunarteko euskarazko hizkera erabiltzeko programa egiteko deialdia: 15.000 euro.

Nafarroako Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako A, B eta D ereduetako ikasleendako Literatura, Etnografia, Irakurketa eta Deklamazio lehiaketak eta Bertsopaperen lehiaketa: 23.892 euro.

Antzerki Topaketak ikastetxe publikoetan: 9.200 euro.

Antzerki Topaketak ikastetxe pribatuetan: 3.545 euro.

Ikastetxe publikoetarako deialdien ordainketa, baita lehiaketetarako ordainketa ere, 118.544 euro osotara, 2004ko Gastuen Aurrekontuko "Euskara sustatzeko jarduerak" izeneko 421001 41400 2269 422902 kontu sailaren kontura eginen dira. Ikastetxe pribatuetarako deialdien ordainketa, 21.515 euro osotara, 2004ko Gastuen Aurrekontuko "Bekak eta Euskara sustatzeko laguntzak" izeneko 421001 41400 4809 422900 kontu sailaren kontura eginen dira.

4. Foru Agindu hau eta bere Eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera bidaltzea, argitara dadin.

5. Foru Agindu hau igortzea Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu hartzaile jaunari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora, Euskara Zerbitzura, Euskara Zerbitzuko Administrazio Unitatera, Glotodidaktika Bulegora eta Euskara Zerbitzuko Euskara Sustatzeko Unitatera. Foru Agindu honen kontra zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea Nafarroako Gobernuan, jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñea, bi mila eta lauko otsailaren hamabian._Hezkuntza kontseilaria, Luis Campoy Zueco.

I. ERANSKINA

Deialdien oinarriak

EUSKARAZKO JARDUERA OSAGARRIAK EGITEKO DIRU LAGUNTZEN DEIALDIA

O i n a r r i a k

1. Deialdi honen helburua da hizkuntza erregistro ezberdinak erabil daitezen ahaleginak egitea, horretarako hainbat jarduera osagarri baliatuz.

2. Deialdi honetan biltzen diren jarduerak Haur eta Lehen Hezkuntzako A, B eta D ereduetako eta Bigarren Hezkuntzako A ereduko ikastetxeetako ikasleei zuzenduta daude. 2004. urtean zehar eginen dira, eta egiteko azken eguna 2004ko urriaren 28a izanen da.

3. Deialdi hau egiteko erabiliko den diru kopurua 55.660 eurokoa da ikastetxe publikoetarako, eta ordainketak 2004ko Aurrekontuko "Euskara sustatzeko jarduerak" izeneko 421001 41400 2269 422902 kontu sailaren kontura eginen dira. Ikastetxe pribatuetarako, berriz, 10.160 euro erabiliko dira, eta ordainketak 2004ko Aurrekontuko "Bekak eta Euskara sustatzeko laguntzak" izeneko 421001 41400 4809 422900 kontu sailaren kontura eginen dira.

4. Jarduera bakoitzeko 310 euroko dirulaguntza emango da jarduera ordaintzeko edo jardueraren ondoriozko gastuetarako.

5. Ikastetxeek II. eranskineko eskaera orria Hezkuntza Departamentuko Euskara Zerbitzuan aurkeztu beharko dute, Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogei egun naturaleko epean.

6. Aurkeztutako eskaerak Batzorde batek aztertuko ditu. Batzordekideak honako hauek izanen dira: Euskararen Didaktikaren atalburua eta Euskara Zerbitzuko bi teknikari.

Eskaerak baloratzerakoan batzordeak kontuan izanen dituen irizpideak ondokoak izango dira:

_Ea jarduerak egokituta dauden Euskara edo Literatura arloaren edo irakasgaiaren programazioan ezarritako helburuetara edo edukietara.

_Kontratatzekoak diren artistak eta taldeak kalitatezkoak diren hizkuntzaren aldetik.

_Ikasleen hizkuntzara egokitzen diren.

_Ikasleen parte-hartzera egokitzen diren.

7. Eskabideak azterturik, deialdia esleitzeko Ebazpen proposamena igorriko da. Ebazpenean zehatz-mehatz agertuko da ikastetxe bakoitzerako onetsitako jardueren zerrenda.

8. Eginen den jarduera beti izanen da Ebazpenean onetsitakoa.

9. Ikastetxean jardueraz arduratzen denari egokituko zaio hizlariarekin edo talde hautatuarekin harremanetan jartzea, kontratatzea eta, gauzak behar bezala gerta daitezen, gainerako zereginak egitea.

10. Ikastetxeak ondoko hauek igorriko ditu Euskara Zerbitzura:

a) Hizlari edo taldearen faktura (jatorrizkoa).

b) Jarduera egin dela adierazten duten egiaztagiria eta balorazioa, ikastetxeko zuzendaritzak emanak. (III. Eranskina).

11. Jarduerak egin eta bi astera, beranduenez, aurkeztuko dira jatorrizko fakturak, egiaztagiriak eta balorazioak, betiere 2004ko azaroaren 12a baino lehen.

Zerbitzuak zuzenean ordainduko dio interesatuari adostutako dirua.

12. Baldin eta 8, 9, 10 eta 11 oinarriak betetzen ez badira, Euskara Zerbitzuak ez ditu bere gain hartuko jarduerak eragindako gastuak.

13. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak eskubidea gordetzen du zeinahi informazio osagarri eskatzeko eta egindako jarduerak ikuskatu eta kontrolatu ahal izateko.

"EUSKAL IDAZLEAK ESKOLAN" KANPAINA

O i n a r r i a k

1. Deialdi honen helburua da euskal literaturako egileen obra eta bizipen pertsonalak ikasgelara eramatea, hizkuntza eta literaturarekiko ikasleen interesa sustatzeko.

2. Deialdi honek biltzen dituen jarduerak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko B eta D ereduetako ikasleei zuzenduta daude. 2004. urtean eginen dira, eta egiteko azken eguna 2004ko urriaren 28a izanen da.

3. Deialdi hau egiteko erabiliko den diru kopurua 5.792. eurokoa da ikastetxe publikoetarako, eta ordainketak 2004ko Aurrekontuko "Euskara sustatzeko jarduerak" izeneko 421001 41400 2269 422902 kontu sailaren kontura eginen dira. Ikastetxe pribatuetarako, berriz, 1810 euro erabiliko dira, eta ordainketak 2004ko Aurrekontuko "Bekak eta Euskara sustatzeko laguntzak" izeneko 421001 41400 4809 422900 kontu sailaren kontura eginen dira.

4. Diru laguntza 180 eurokoa izanen da jarduera edo topaketa bakoitzeko. Ikastetxe bakoitzak hezkuntza etapa bakoitzeko jarduera bat eskatu ahal izango du.

5. Ikastetxeek II. eranskineko eskaera orria Hezkuntza Departamentuko Euskara Zerbitzuan aurkeztu beharko dute, Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogei egun naturaleko epean.

6. Aurkeztutako eskaerak Batzorde batek aztertuko ditu. Batzordekideak honako hauek izanen dira: Euskararen Didaktikaren atalburua eta Euskara Zerbitzuko bi teknikari.

Eskaerak baloratzerakoan batzordeak kontuan izanen du kontratatzekoak diren idazleak ea egokiak diren.

7. Horren ondoren, deialdia esleitzen duen Ebazpenaren proposamena igorriko da eta ikastetxe bakoitzerako onetsitako egileak zerrendatuko dira.

8. Idazlea beti izanen da Ebazpenean onetsitakoa.

9. Ikastetxean jardueraz arduratzen denari egokituko zaio egile hautatuarekin harremanetan jartzea, kontratatzea eta, gauzak behar bezala gerta daitezen, gainerako zereginak egitea.

10. Ikastetxeak ondoko hauek igorriko ditu Euskara Zerbitzura:

a) Idazlearen faktura (jatorrizkoa).

b) Jarduera egin dela adierazten duten egiaztagiria eta balorazioa, ikastetxeko zuzendaritzak emanak. (III. Eranskina).

11. Jarduerak egin eta bi astera, beranduenez, aurkeztuko dira jatorrizko fakturak, egiaztagiriak eta balorazioak, betiere 2004ko azaroaren 12a baino lehen.

Euskara Zerbitzuak zuzenean ordainduko dio interesatuari adostutako dirua.

12. Baldin eta 8, 9, 10 eta 11 oinarriak betetzen ez badira, Euskara Zerbitzuak ez ditu bere gain hartuko jarduerak eragindako gastuak.

13. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak eskubidea gordetzen du zeinahi informazio osagarri eskatzeko eta egindako jarduerak ikuskatu eta kontrolatu ahal izateko.

IKASTETXEETAN HIZKUNTZA BERRIKUNTZAKO PROIEKTUAK EGITEKO SARIEN DEIALDIA

O i n a r r i a k

1. Deialdi honen xedea hizkuntza berrikuntzako zenbait proiektu saritzea da. Proiektu horiek bilatu beharko dute ahozko euskararen erabilpena sustatzea eta hizkuntza erregistroen kalitatea hobetzea.

Hezkuntzaren kalitateari buruzko 10/2002 Lege organikoak, abenduaren 23koak (24ko"Boletín Oficial del Estado"), hezkuntza sistemaren kalitateren printzipioak ezarri zituen, besteak beste, hizkuntza berrikuntzako esperientziak sustatzea.

2. B edo D ereduetako Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publiko orok aurkeztu ahal izango dute hizkuntza berrikuntzako proiektua.

3. Ondoko agiriekin batera aurkeztu behar dira proiektuak:

a) Euskara Zerbitzuko zuzendariari zuzendutako eskabidea. (V. Eranskina)

b) Proiektuaren laburpena, gehienez folio batean, lerroarte bikoitzean.

c) Deskripzio memoria inprimatua, gehienez 20 foliokoa (courier letra motan, 12 tamainan, 1,5, lerroartean eta karaktererik konprimitu gabe), 4. puntuak ezarritakoarekin bat etorriko dena.

d) Eranskinak, non azalduko diren ikasleek egindako lanak, materialak edo proiektua baloratzeko interesgarriak izan daitezkeen bestelakoak.

4. Memoriak ondoko atalak, gutxienez, edukiko ditu:

_Ikastetxearen deskripzio orokorra, non zerrendatuko diren ikastetxeak alor horretan definitutako hobekuntza alderdi nagusiak.

_Aurkeztutako jardueren helburu espezifikoak; espreski adieraziko da non dauden kokatuta curriculumean, baita denboralizazioa ere.

_Egindako jardueren edo esperientzien deskripzioa. Jarduera bakoitzean adierazi behar dira garatu nahi den hizkuntza trebetasuna, zein hezkuntza mailatan aplikatuko den, inplikatutako irakasleak eta orientabide didaktikoak.

_Prestatutako materialak.

_Egindako jardueren balorazio orokorra, non adieraziko diren garapen arazoak, lortutako emaitzak, ikasleen erantzunak, euskararen erabilpena sustatzeko iradokizunak, baita etorkizuneko proiektuei begira izan daitezkeen posibilitate berriak ere.

5. Memoriak jatorrizkoak, argitaragabeak, saritu gabeak edo diruz lagundu gabeak izango dira.

Paperean inprimatuak aurkeztu behar dira, baita euskarri informatikoan ere (disketea edo CD ROM).

6. Proiektua 2004ko urriaren 8ko 14:30ak baino lehen aurkeztu behar da Hezkuntza Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo aldapa, 8, 31001, Iruña) edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Guztiendako Administrazio Prozeduraren azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako edozein bide erabiliz. Eskabidea Euskara Zerbitzuari zuzenduko zaio.

7. Aurkeztutako proiektuak Batzorde batek aztertuko ditu. Batzordekideak honako hauek izanen dira: Euskararen Didaktikaren atalburua eta Euskara Zerbitzuko bi teknikari.

8. Ondoko balorazio irizpideak erabiliko dira:

a) Proiektu berritzailea eta sortzailea den, bai gaiaren aldetik, baita metodologiaren eta erabilitako baliabideen aldetik ere. 10 puntu, gehienez.

b) Proiektuaren kalitatea: 60 puntu, gehienez, honela banatuta:

b-1) Bilatzen diren hizkuntza helburuak argiak eta zehatzak diren. 15 puntu, gehienez.

b-2) Ekimenen deskripzioa eta sekuentziazioa curriculumaren aldetik. 20 puntu, gehienez.

b-3) Ikasleekin erabiltzen den lan metodologia, baita erabilitako baliabideak ere. 15 puntu, gehienez.

b-4) Proiektua ebaluatzeko plana, eta proiektu hori nola egokitzen den finkatutako helburuetara. 10 puntu, gehienez.

c) Ikastetxearen ekimenetan noraino inplikatzen den: 20 puntu, gehienez, honela sailkatuta:

c.1) Ekimenek nolako presentzia duten ikastetxeko hezkuntza plangintzaren instrumentuan. 10 puntu, gehienez.

c.2) Irakasleen klaustroaren inplikazioa. 5 puntu, gehienez.

c.3) Proposatutako jarduerak inplementatzeko ea ikastetxearen beraren baliabideak erabiltzen diren. 5 puntu, gehienez.

d) Ekimenak beste ikastetxe batzuetan erabiltzeko bideragarritasuna. 10 puntu, gehienez.

9. Batzordeak berrikuntzako bost proiektu, gehienez, hautatuko ditu, horietatik hiru Haur eta Lehen Hezkuntzakoak (ikastetxe publikoetatik bi eta ikastetxe pribatuetatik bakarra) eta gainerako biak Bigarren Hezkuntzakoak (ikastetxe publikoetatik bat eta ikastetxe pribatuetatik beste bat), eta hautatutako ikastetxe horien aldeko ebazpen proposamena igorriko du.

Proiekturen baten esleipena bete gabe geratuz gero, Batzordeak beste proiektu bat aukeratu ahal izango du beste maila batetik edo beste hezkuntza sare batetik, eta beharrezkoa balitz, dagokion transferentzia ekonomikoa egingo litzateke.

10. Aukeratutako proiektu bakoitzak 3.000 euroko sari bat jasoko du.

11. Deialdi hau egiteko, ikastetxe publikoetarako 9.000 euro erabiliko dira, eta 2004ko Aurrekontuko "Euskara sustatzeko jarduerak" izeneko 421001 41400 2269 422902 kontu sailaren kontura eginen dira. Ikastetxe pribatuetarako, berriz, 6.000 euro erabiliko dira 2004ko Aurrekontuko "Bekak eta Euskara sustatzeko laguntzak" izeneko 421001 41400 4809 422900 kontu sailaren kontura.

12. Hezkuntza Departamentuak saritutako ekimenak argitaratu ahal izango ditu deialdi hau ebatzi eta bi urteko epean, gehienez. Argitalpen horrek eduki ahal izango du memoria osoa edo zati bat. Gisa berean, ekimen horiek zabaldu ahal izango dira egokitzat jotzen den zeinahi bide erabiliz. Interneten ere argitaratu ahal izango da, memoriaren egilea espreski aipatuz. Deialdi honetara aurkezteak berarekin dakar jabego intelektualen eskubideei uko egitea lehenengo argitaraldian. Argitalpena partziala izango balitz, aldez aurretik egileen onespena eskatuko da.

LAGUNARTEKO EUSKARAZKO HIZKERA ERABILTZEKO PROGRAMA EGITEKO DEIALDIA

O i n a r r i a k

1. Deialdi honen helburu diren jarduerak B eta D ereduetako ikastetxe publikoetako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren kurtsoko ikasleendako prestatu dira.

2. Programaren ezaugarriak hauek dira: bi orduko 5 saio, lagunarteko hizkeraren hainbat alderdi talde-ikasgelan lantzeko. Saio horiek ikastetxeko urteko programazio orokorrean sartuko dira. Programak hiru unitate didaktiko ditu. Monitore baten laguntzaz, lagunarteko hizkera landu nahi da gai ez-formaletan: gogo-aldarteetan eta gizarte harremanetan. Taldearen tutore arduradunak bere gain hartuko ditu programaren etorkizuneko jarraipena eta ikasleen arteko berriketa saio informatikoaren (txat) koordinazioa.

3. Deialdi honetan parte hartu nahi duten ikastetxeek Euskara Zerbitzuari zuzendutako eskabide bat (III. eranskina) aurkeztu beharko dute. Eskabideak Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Erregistroan aurkeztuko dira (Santo Domingo aldapa, 6. 31001 Iruña) edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Guztiendako Administrazio Prozeduraren azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako edozein bide erabiliz.

4. Eskabidea (III. eranskina) aurkeztuko da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogei egun naturaleko epean.

5. Euskara Zerbitzuko zuzendariak, Euskararen Didaktikaren atalburuak eta Euskara Zerbitzuko bi teknikarik osatutako Batzorde batek baloratuko ditu eskabideak eta deialdian eskatutako beharkizunak betetzen ote dituzten.

Eskabideak azterturik, deialdia ebazteko proposamena eginen da. Ebazpenean zehatz-mehatz agertuko da zein ikastetxeri eta zein talderi emanen zaien laguntza. Proiektuak egiteko epea: baimentzen direnetik 2004ko urriaren 28ra bitarte.

6. Jarduera honetarako 15.000 euroko aurrekontua, gehienez ere, dago, 2004ko Aurrekontuko "Euskara sustatzeko jarduerak" izeneko 421001 41400 2269 422902 kontu sailaren kontura.

7. Deialdi honen babespean, 1. edo 3. kurtsoko talderen batekin esperientziak egin ahalko dira lagunarteko euskarazko hizkera erabiltzeko programaren barruan, betiere Euskara Zerbitzuak erabakitakoak.

8. Programa bukatu ondoren, ikastetxeek Euskara Zerbitzura igorriko dituzte egindako jardueraren txostena eta gastuaren jatorrizko fakturak, baita ikastetxearen ordainagiria ere, beti ere 2004ko azaroaren 12a baino lehenago.

9. Euskara Zerbitzuak onetsitako proiektuen jarraipena eginen du eta haiei laguntza emanen die, bileren eta materialen argitalpenen bidez esperientziak elkarri trukatzeko eta haiek zabaltzeko.

10. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak eskubidea gordetzen du edozein informazio osagarri eskatzeko eta egindako jarduerak ikuskatzeko eta kontrolatzeko aukera.

EUSKARAZKO LITERATUR LEHIAKETA 2003-2004 IKASTURTEA

O i n a r r i a k

1._Lehiaketaren xedeak.

Lehiaketa honen xedea da ikasleen artean euskarazko haur eta gazte literatura sustatu, bultzatu eta zabaltzea Nafarroako ikastetxe publiko eta pribatuetako Lehen Hezkuntzako 3. zikloan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, 2003-2004 ikasturtean.

2._Modalitateak eta kategoriak.

Lehiaketa honetan bi modalitate daude (Narrazioa eta Poesia) eta ondoko kategoriak:

A - Lehen Hezkuntzako 3. zikloa.

B - Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. kurtsoak.

C - Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. kurtsoak.

3. SARIAK

Hiru sari emanen dira kategoria eta modalitate bakoitzean, eta halaxe banatuko dira:

_A kategoria:

1. saria: 175 euro.

2. saria: 125 euro.

3. saria: 100 euro.

_B kategoria :

1. saria: 175 euro.

2. saria: 125 euro.

3. saria: 100 euro.

_C kategoria:

1. saria: 225 euro.

2. saria: 175 euro.

3. saria: 150 euro.

Sariak bale izendunak izango dira eta materialen truke (didaktika, kirol, bibliografia, musika materiala eta abar) aldatuko dira. Sari horien zenbatekoa zuzenean ordainduko zaie bale izendunak trukatu dituzten saltokiei, beti ere jatorrizko fakturak aurkeztu ondoren, 2004ko abuztuaren 31 baino lehen egingo dena.

4._Aurkeztuko diren lanek bete beharreko baldintzak.

Gaia libre izanen da eta lanek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:

a) Euskaraz idatziak izatea.

b) Jatorrizkoak eta argitara eman gabeak izatea.

c) Narrazio modalitateko lanek 2 orrialdeko luzera eduki beharko dute gutxienez, (tarte bikoitzez idazmakinaturik edo bestela courier letra motan, 12 tamainan, 1,5 lerroartean eta karaktererik konprimitu gabe).

d) Poesia modalitatean, idazkiek 20 bertso (4 estrofa) izan beharko dituzte gutxienez.

e) Lanak plika sistemaren bidez aurkeztuko dira.

f) Bere buruaren izenean literatur liburuak argitaratu dituzten egileek ezin izanen dute lanik aurkeztu

g) Egile bakoitzak bi lan, gehienez, aurkeztu ahal izanen ditu modalitate bakoitzean.

Ikasle batek ezin izanen du sari bat baino gehiago irabazi lehiaketa modalitate bakoitzean.

5._Eskabideen eta lanen aurkezpena.

5.1. Lehiaketa honetako parte hartzaileek 2004ko apirilaren 2ko 12:00ak baino lehen aurkeztu beharko dituzte beren lanak Hezkuntza Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo aldapa, 8, Iruña), Euskara Zerbitzuarentzat direla jarriz.

5.2. Lanak plika sistemaren bidez entregatuko dira.

Kartazal txikia: ohartxo batean egilearen datu pertsonalak (izen-deiturak, helbidea, bere kurtsoa eta ikastetxea) ageriko dira.

Kartazal handia: kartazal txikia eta egindako lana kartazal handian sartu, eta honen kanpoaldean lehiaketaren izena eta kategoria jarri.

6._Balorazioa.

Balorazioa eginen duen epaimahaiburua Euskara Zerbitzuko zuzendaria izanen da eta beronek lau mahaikide, gutxienez, izendatuko ditu. Epaimahai horrek lanak aztertuko ditu eta 2004ko apirilaren 30eko 12:00ak baino lehen sariak emateko proposamena eginen dio Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiari. Mahaikideek dagozkien konpentsazio ekonomikoak jasoko dituzte, unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak hobetzeko neurriei buruzko uztailaren 2ko 26/2002 Foru Legearen 12.2 artikuluaren arabera (2002/07/12ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALeko 84. zkia.)

7._Argitalpena.

Aurkeztutako lanak Nafarroako Gobernuaren eskuetan geldituko dira eta beronek argitara emateko eta hedatzeko eskubidea izanen du.

8._Jurisdikzioa eta errekurtsoak.

Oinarri hauek xedetzat duten jardueraren izaera administratiboa da. Beraz, jarduera hori egitearen eta oinarriak interpretatzearen ondorio diren gorabeherak oro, lehenik, sariak emanen dituen organoak ebatziko ditu. Organo horrek eman ditzakeen ebazpenen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahalko da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien sailean, aurretik Nafarroako Gobernuan gora jotzeko errekurtsoa hilabeteko epean paratu ondoren.

"JOSE MARIA SATRUSTEGI" ETNOGRAFIA LEHIAKETA 2003-2004 IKASTURTEA

O i n a r r i a k

1._Lehiaketaren xedea.

Lehiaketa honen xedea da euskarazko etnologia eta folklore gaiak biltzea, baita belaunaldiak elkarrengana hurbilaraztea ere. Erabiliko diren gaiek aintzat hartuko dituzte gaurdaino iritsi diren istorioak, esamoldeak, ipuinak, esaerak, haur jokoak eta herri ohiturak, baita ahozko lekuko historikoak ere.

Lan bakoitza non bildu, hango euskalkian edo hizkeran idatzita egonen da.

2. Kategoriak.

Lehiaketa Nafarroako Foru Komunitateko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleei zuzendua dago. Lanak bakarka edo taldeka aurkeztu ahal izango dira.

Hiru kategoria daude:

A - Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. kurtsoak.

B - Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. kurtsoak.

C - Batxilergoko 1. eta 2. kurtsoak.

3. Sariak.

Kategoria bakoitzean bi sari emanen dira eta halaxe banatuko dira:

_A kategoria:

1. saria: 175 euro.

2. saria: 125 euro.

_B kategoria:

1. saria: 225 euro.

2. saria: 175 euro.

_C kategoria:

1. saria: 225 euro.

2. saria: 175 euro.

Sariak bale izendunak izango dira eta materialen truke (didaktika, kirol, bibliografia, musika materiala eta abar) aldatuko dira. Sari horien zenbatekoa zuzenean ordainduko zaie bale izendunak trukatu dituzten saltokiei, beti ere jatorrizko fakturak aurkeztu ondoren, 2004ko abuztuaren 31 baino lehen egingo dena.

Ikasle parte-hartzaileei kategorien arabera emango zaizkien sariez gain, ikastetxe bakoitzak saritutako lan bakoitzeko 200 euro jasoko ditu, material didaktikoa eta bibliografikoa erosteko, beti ere jatorrizko fakturak aurkeztu ondoren, 2004ko abuztuaren 31 baino lehen egingo dena.

4._Aurkeztuko diren lanek bete beharreko baldintzak.

Gaiak etnologiari eta folkloreari buruzkoak izanen dira eta ondoko baldintzak beteko dituzte:

a) Elkarrizketatuaren euskalkian edo hizkeran ematea. Elkarrizketatua adinekoa izango da.

b) Jatorrizkoak eta argitara eman gabeak izatea.

c) Egile bakoitzak bi zinta eta hauen transkripzioa, gehienez, aurkeztu ahal izanen ditu.

d) Lanak plika sistemaren bidez aurkeztuko dira. Parte-hartzailearen zikloa jarriko da.

e) Lanetan agertuko dira elkarrizketatuaren izena, deiturak, adina eta herria.

5._Aurkezpena.

5.1. Parte hartzaileek 2004ko apirilaren 2ko 12:00ak baino lehen aurkeztu beharko dituzte beren lanak Hezkuntza Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo aldapa, 8, Iruña), Euskara Zerbitzuarentzat direla jarriz.

5.2. Lanak plika sistemaren bidez entregatuko dira:

Kartazal txikia: ohartxo batean egilearen datu pertsonalak (izen-deiturak, helbidea, bere kurtsoa eta ikastetxea) ageriko dira.

Kartazal handia: kartazal txikia eta egindako lana kartazal handian sartu, eta honen kanpoaldean elkarrizketatuaren datuak eta lehiaketaren izena (Etnografia).

6._Balorazioa.

Balorazioa eginen duen epaimahaiburua Euskara Zerbitzuko zuzendaria izanen da eta beronek bi mahaikide izendatuko ditu. Epaimahai horrek lanak aztertuko ditu eta 2004ko apirilaren 30eko 12:00ak baino lehen sariak emateko proposamena eginen dio Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiari. Mahaikideek dagozkien konpentsazio ekonomikoak jasoko dituzte, unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak hobetzeko neurriei buruzko uztailaren 2ko 26/2002 Foru Legearen 12.2 artikuluaren arabera (2002/07/12ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALeko 84. zkia.)

7._Argitalpena.

Aurkeztutako lanak Nafarroako Gobernuaren eskuetan geldituko dira eta beronek argitara emateko eta hedatzeko eskubidea izanen du.

8._Jurisdikzioa eta errekurtsoak.

Oinarri hauek xedetzat duten jardueraren izaera administratiboa da. Beraz, jarduera hori egitearen eta oinarriak interpretatzearen ondorio diren gorabeherak oro, lehenik, sariak emanen dituen organoak ebatziko ditu. Organo horrek eman ditzakeen ebazpenen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahalko da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien sailean, aurretik Nafarroako Gobernuan gora jotzeko errekurtsoa hilabeteko epean paratu ondoren.

"PEDRO DIEZ DE ULZURRUN" IRAKURKETA ETA DEKLAMAZIO LEHIAKETA 2003-2004 IKASTURTEA

O i n a r r i a k

1._Lehiaketaren xedeak.

Lehiaketa honen xedea da irakurtzeko eta ahoskatzeko ohitura zuzenak sustatzea ikasleen artean Nafarroako ikastetxe publiko eta pribatuetako Lehen Hezkuntzan (2. eta 3. zikloak) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (1. eta 2. kurtsoak), 2003-2004 ikasturtean.

2._Kategoriak.

Hiru kategoria daude:

A - Lehen Hezkuntzako 2. zikloa.

B - Lehen Hezkuntzako 3. zikloa.

C - Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. zikloa.

3._Sariak.

Kategoria bakoitzean 500 euroko sari bat emanen da, eta saria kultur txango bat izanen da garaile ateratzen den ikasle taldearentzat.

Sari hauetarako emandako diru kopurua justifikatu beharko dute saridunek; horretarako, kultur txangoaren gastuaren jatorrizko fakturak aurkeztu beharko dituzte 2004ko abuztuaren 31 baino lehen.

4._Aurkeztuko diren lanek bete beharreko baldintzak.

a) Parte hartzen duten taldeek ondoko hauen grabazioa eginen dute (audio euskarri batean, hots, kasetea, CD ...):

1. Nahitaez irakurri beharreko testua (antzerki zatia), Euskara Zerbitzuak ikastetxeetara bidaliko duena.

2. Taldeak aukeratutako prosazko edo poesiazko bi testu. Gela-irakasleak aukeratuko ditu zati horiek, eta kasuan kasuko bi ikaslek, gutxienez, errezitatuko dituzte.

b) Saritua izanen da hobekien irakurtzen eta deklamatzen duen gela/taldea ondoko irizpideen arabera: abiadura egokia, pausaldiak zaindu, lege fonetikoak eta ahoskera arauak, azentuak, naturaltasuna.

c) Euskara batuan edo beste edozein literatur euskalkitan idatzitako testuak irakurri ahal izanen dira.

d) Euskararen arau fonetikoak zainduko dira, hizkuntz interferentziak saihestuz.

e) Grabazioak, gehienez, 10 minutu iraungo du, testu batetik besterako isiluneak barne (15 segundo gehienez).

f) Grabaketaren hasieran taldearen goitizena grabatuko da eta testu bakoitzaren aurretik zehaztuko da zenbatek parte hartu duten grabaketa bakoitzean.

g) Irakasle arduraduna arduratuko da lehiaketa honetan parte hartzeko orria betetzeaz.

5._Aurkezpena.

5.1. 2004ko apirilaren 2ko 12:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira lanak Hezkuntza Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo aldapa, 8, 31001, Iruña), Euskara Zerbitzuarentzat direla jarriz.

5.2. Lanak plika sistemaren bidez entregatuko dira:

Kartazal txikia: parte hartzeko orria eta taldeko ikasle guztien zerrenda sartu (grabazioan parte hartu dutenak azpimarratu).

Kartazal handia: kartazal txikia eta audio euskarria (kasetea, CD ROM ...) sartu kartazal handian, goitizena eta kategoria adieraziz. Kanpoaldean, berriz, lehiaketaren izena ("Pedro Díez de Ulzurrun" Irakurketa eta Deklamazioa) eta kategoria agertuko dira.

6._Balorazioa.

Balorazioa eginen duen epaimahaiburua Euskara Zerbitzuko zuzendaria izanen da eta beronek bi mahaikide izendatuko ditu. Epaimahai horrek lanak aztertuko ditu eta 2004ko apirilaren 30eko 12:00ak baino lehen sariak emateko proposamena eginen dio Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiari. Mahaikideek dagozkien konpentsazio ekonomikoak jasoko dituzte, unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak hobetzeko neurriei buruzko uztailaren 2ko 26/2002 Foru Legearen 12.2 artikuluaren arabera (2002/07/12ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALeko 84. zkia.).

7._Argitalpena.

Aurkeztutako lanak Nafarroako Gobernuaren eskuetan geldituko dira eta beronek argitara emateko eta hedatzeko eskubidea izanen du.

8._Jurisdikzioa eta errekurtsoak.

Oinarri hauek xedetzat duten jardueraren izaera administratiboa da. Beraz, jarduera hori egitearen eta oinarriak interpretatzearen ondorio diren gorabeherak oro, lehenik, sariak emanen dituen organoak ebatziko ditu. Organo horrek eman ditzakeen ebazpenen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahalko da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien sailean, aurretik Nafarroako Gobernuan gora jotzeko errekurtsoa hilabeteko epean paratu ondoren.

XVI. ESKOLARTEKO BERTSOPAPER LEHIAKETA 2003-2004 IKASTURTEA

O i n a r r i a k

1._Lehiaketaren xedeak.

Lehiaketa honen xedea da bertsolaritzaren interesa sustatzea B eta D ereduetan eskolatutako ikasle nafarren artean. Ahozko tradizioan oinarritutako literatur genero hau tresna eraginkorra da euskararen erregistro formal eta ez-formalak ikasteko, eskolak ematen duen eredutik kanpo.

2._Kategoriak.

Lehiaketa honetan ondoko kategoriak daude:

A - Lehen Hezkuntzako 2. zikloa.

B - Lehen Hezkuntzako 3. zikloa.

C - Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. zikloa.

D - Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. zikloa.

3._Sariak.

Kategoria bakoitzean hiru sari emanen dira, eta sari banaketa eskualde bakoitzeko kanporaketetan eginen da, baita lehiaketa amaiera ospatzeko jaialdian ere.

4._Aurkeztu beharreko lanen baldintzak.

Lanak, kategoriaren arabera, honako hauek izanen dira:

A kategoria: bertso bat edo bi kopla.

B kategoria: bi bertso edo lau kopla.

C kategoria: bi bertso gutxienez eta hiru bertso gehienez.

D kategoria: hiru bertso.

Bertsoak egiteko gaia librea izanen da. Dena dela, ondorengo hauek ere proposatzen dira:

1) Mendian zabiltza. Iluntzen hasi da. Galdu egin zarela uste duzu.

2) Gutun baten bidez beste ikastetxe bateko ikasleekin harremanetan jarri zara. Zer kontatu dizute azken gutunean? Zer kontatuko diezu zuk zure hurrengo gutunean?

3) Asteburuetan zure gurasoek esaten duten tokira joaten zara. Ostiral arratsaldea da, hurrengo astean 4 azterketa dituzu.

4) Gai librea.

5._Eskabideen eta lanen aurkezpena.

Parte hartzaileek 2004ko apirilaren 11ko 12:00ak baino lehen aurkeztu beharko dituzte beren lanak Hezkuntza Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo aldapa 8, 31001 Iruña), Euskara Zerbitzuarentzat direla esanez.

6._Balorazioa.

Nafarroako Bertsozale Elkarteko hiru kidek osatutako epaimahai batek aztertuko ditu aurkezturiko lanak eta ezarritako sariak emanen ditu.

7._Argitalpena.

Aurkeztutako lanak Nafarroako Gobernuaren eskuetan geldituko dira eta beronek argitara emateko eta hedatzeko eskubidea izanen du.

8._Jurisdikzioa eta errekurtsoak.

Oinarri hauek xedetzat duten jardueraren izaera administratiboa da. Beraz, jarduera hori egitearen eta oinarriak interpretatzearen ondorio diren gorabeherak oro, lehenik, sariak emanen dituen organoak ebatziko ditu. Organo horrek eman ditzakeen ebazpenen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahalko da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien sailean, aurretik Nafarroako Gobernuan gora jotzeko errekurtsoa hilabeteko epean paratu ondoren.

ANTZERKI TOPAKETAK IKASTETXEETAN

O i n a r r i a k

1. Topaketa hauen helburua da euskarazko eskola antzerkian interesaturik dauden irakasleen eta ikasleen artean esperientzien trukea sustatzea.

Nafarroako B eta D ereduetako ikastetxe publiko eta pribatuetako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. kurtsoetako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleendako dira eta 2003/2004 ikasturtean eginen dira.

Antzerki lanik egiten ez duten ikastetxeetan eskolako antzerki taldeen antzezlanak sustatuko dira, antzezlan horiek hezkuntzan dituzten ahalmenak ezagutarazteko eta azken ikastetxe horietan antzerki taldeak sorrarazteko.

2. Topaketa hauetan parte hartu nahi duten ikastetxeek, bai beren lanak antzezteko, bai lan horien egoitza izateko, eskabidea aurkeztu beharko dute Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogei egun naturaleko epean Hezkuntza Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo aldapa, 8, 31001 Iruña), Euskara Zerbitzuarentzat direla jarriz.

3. Aurkeztutako eskaerak Batzorde batek aztertuko ditu. Batzordekideak honako hauek izanen dira: Euskararen Didaktikaren atalburua eta Euskara Zerbitzuko bi teknikari.

4. Eskabideak azterturik, deialdia esleitzeko Ebazpen proposamena igorriko da. Ebazpenean zehatz-mehatz agertuko dira egin beharreko antzezpenak, baita antzerki taldeak ere.

5. Antzezpenek sortutako azpiegitura eta garraio gastuetarako laguntza ekonomikoak emanen dira, aldez aurretik dagozkien fakturak aurkezturik.

Deialdi hau egiteko erabiliko den diru kopurua guztira 9.200 eurokoa izango da ikastetxe publikoetarako, 2004ko Aurrekontuko "Euskara sustatzeko jarduerak" izeneko 421001 41400 2269 422902 kontu sailaren kontura eginen dira. Ikastetxe pribatuetarako, berriz, 3.545 euro osotara, 2004ko Aurrekontuko "Bekak eta Euskara sustatzeko laguntzak" izeneko 421001 41400 4809 422900 kontu sailaren kontura.

6. Antzezpenak 2004ko martxotik maiatzera bitarte eginen dira.

7. Antzezlanak bukaturik, esperientzian parte hartu duten antzerki taldeak bilduko dira eta diplomak eta esker onak banatuko dira.

II. ERANSKINA

IKASTETXEA

HERRIA

KURTSOA ETA EREDUA

IKASTETXEKO ZENBAT IKASLERI ZUZENTZEN ZAIEN

TALDE ARTISTIKOA EDO IDAZLEA

JARDUERA EDO OBRA

ZEIN HERRITAN EGINGO DEN

NOIZ EGINGO DEN

JARDUERAZ ARDURATZEN DEN IRAKASLEA

(Sinadura eta zigilua)

III. ERANSKINA

JARDUERA

IKASTETXEA

HERRIA

KURTSOA

TALDE KOPURUA

IKASTETXEKO ZENBAT IKASLERI ZUZENTZEN ZAIEN

NOIZ EGINGO DEN

AURREIKUSITAKO ORDUTEGIA

JARDUERAZ ARDURATZEN DEN IRAKASLEA

(Sinadura eta zigilua)

IV. ERANSKINA

Jarduera osagarriak egin direlako egiaztagiria eta balorazioa, A, B eta D ereduetako haur, lehen eta bigarren hezkuntzan

DATU OROKORRAK:

IKASTETXEA

HERRIA

IRAKASLE ARDURADUNA

HEZKUNTZA ETAPA ETA KURTSOA

IKASLE PARTE-HARTZAILE KOPURUA

JARDUERA

TALDEA, HIZLARIA EDO IDAZLEA

JARDUERAREN DATA

JARDUERA OROKORRA (X BATEZ MARKATU):

JARDUERAREN EGOKITASUNA 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

HIZLARIAK EGINDAKOAREN MAILA 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

HIZLARIAREN HIZKUNTZA MAILA 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

IKASLEEI NORAINO EGOKITU ZAIEN 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

IKASLEEN PARTAIDETZA MAILA 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

BALORAZIO OROKORRA 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

............................................................ ikastetxeko zuzendaria den .......................................... jaunak/andreak egiaztatzen du inprimaki honetan azaltzen den jarduera eta bere balorazioa egin direla.

V. ERANSKINA

Hizkuntza berrikuntzako proiektuetarako sarien deialdia

IKASTETXEA

PROIEKTUAREN IZENA

ZEIN IKASLERI ZUZENTZEN ZAIEN

KOORDINATZAILE ARDURADUNA

PARTE-HARTZAILEAK

Deialdiaren baldintzak onartzeko ADIERAZPENA

Hizkuntza Berrikuntzako ................................... proiektuaren koordinatzailea den .......................................... jaun/andreak, ...... NAN zenbakia duenak, adierazten du lehenago aipatutako proiektuaren eskubideen jabe dela, eta proiektu hori argitaratzeko baimena ematen diola Nafarroako Gobernuari.

..........(e)n, 2004ko ...........aren ......(e)an.

Sin.: Koordinatzailea

.............................................................. ikastetxeko zuzendaria den .............................. jaun/andereak egiaztatzen du Hezkuntza Berrikuntzako ................................ Proiektua agertzen dela ................... ikastetxearen hezkuntza plangintzaren instrumentuan, eta halaxe izateko alde bozkatu zuela erabaki-organo arduradunak, ondoko aldeko portzentaiarekin: .........%.

...........(e)n, 2004ko .........aren ......(e)an.

Sin.: Ikastetxeko zuzendaria

Iragarkiaren kodea: F0402724