II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
A N T S O A I N
E D I K T U A
Antsoaingo Udalak lizitaziorako deia egin du, kontratu hau adjudikatzeko:
Kontratuaren xedea: Antsoaingo Liburutegi Publikoa garbitzeko zerbitzua egiteko laguntza.
Kontratuaren iraupena: urtebete.
Prozedura: lehiaketa irekia.
Hasierako prezioa: 10.000 euro, BEZa barne.
Behin-behineko bermea: 200 euro.
Eskabideen aurkezpena: Udalaren erregistroan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeita zazpigarren egun naturaleko eguerdiko ordu bata arte.
Eskabide eredua: klausula administratiboen pleguan agertzen da.
Bestelako xehetasunak: klausula administratibo partikularren pleguan azaltzen dira.
Baldintzen plegua eta gainerako agiriak eskura daitezke udal bulegoetan, www.ansoain.es web orrian eta 012 _Infolocal_ telefonoan.
Antsoainen, bi mila eta lauko otsailaren seian. Alkatea, Alfredo García López.
Iragarkiaren kodea: L0402266