24. ALDIZKARIA - 2004ko otsailaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

BERRIOZAR

Jarduera sailkatuak

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean ezarritako tramitazioa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz egunean, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Eskatzailea: Zulo Alai Elkartea. Jarduera: sozietatea eta taberna publikoa. Tokia: Rekalde kalea, 14-behea, Berriozar.

Berriozarren, bi mila eta lauko urtarrilaren hamabostean. Alkatea, Benito José Ríos Ochoa.

Iragarkiaren kodea: L0400953