24. ALDIZKARIA - 2004ko otsailaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

89/2004 FORU AGINDUA, urtarrilaren 28koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, 2004. urtean Nafarroan indarra izanen duen arrantzarako berariazko arautegia finkatzen duena.

Basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legeak bere 50.1 artikuluan ezartzen du basa faunaren aprobetxamendua foru lege horretan ezarrita dauden aginduen arabera egiten ahal dela soilik, aprobetxamendu-gai deklaratzen diren basa faunako espezie, subespezie eta populazioen gainean, eta jarduera horietarako baliogarritzat jotzen diren lursail, ur eta sasoietan.

Bestalde, 52. artikuluak xedatzen du arrantza antolatzeko asmoz, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean urtero emanen dituela argitara espezie bakoitzari dagokion debekualdiari buruzko xedapen orokorrak. Orobat, artikulu horrek dio zehazki finkatuko direla aprobetxamendurako leku, sasoi, egun eta aldiak, betiere kontuan hartuz espezie eta mota desberdinak eta aprobetxamendu-gai diren espezieen mesedetan harturiko mugapen orokorrak, bai eta espezie horiek kontrolatzeko aurreneurriak ere.

Horrenbestez, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuaren proposamena ikusirik eta Nafarroako Ingurumen Kontseiluaren txostenaren ondoren:

AGINDU DUT:

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Xedea.

Honako foru agindu honen helburua da 2004. urtean Nafarroan izanen den arrantzarako berariazko arautegia finkatzea.

2. artikulua. Baimenduriko espezieak.

Nafarroan, 2004. urtean, ondoko espezie hauek harrapatzea izanen da zilegi:

a) Arrainak:

Aingira (Anguilla anguilla).

Izokina (Salmo salar).

Amuarrain arrunta eta itsas amuarraina (Salmo trutta).

Amuarrain ortzadarra (Oncorhynchus mykiss).

Perka amerikarra edo black-bass (Micropterus salmoides).

Barboa (Barbus spp.).

Karpa (Cyprinus carpio).

Urre-arraina (Carassius auratus).

Loina (Chondrostoma miegii).

Tenka (Tinca tinca).

Lutxoa (Esox lucius).

Katu arraina (Ameiurus melas).

Silurua (Silurus glanis).

Hondoetako korrokoia (Chelon labrosus).

Kodaka (Alosa alosa).

Alburnoa (Alburnus alburnus).

Platuxa latza (Platichthys flesus).

Zarboa (Gobio gobio).

Ezkalua (Phoxinus phoxinus).

b) Ornogabeak:

Paduretako karramarroa (Procambarus clarkii).

Karramarro seinaleduna (Pacifastacus leniusculus).

3. artikulua. Espezieen sartzea.

Debekatuta dago Nafarroako ibaietan edozein espezie sartzea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren baimena izan gabe.

4. artikulua. Arrantzaldiak.

Arrantza-egunak izanen dira, halaber, arrantzaldi bateko hasiera eta bukaera egunak, baita foru agindu honetan aipatzen diren gainerakoak ere.

5. artikulua. Arrantzarako orduak.

Amuarrain eremuan arrantzarako ordutegia hilabetez hilabete ondoko hau izanen da:

_Martxoan eta apirilean: 7:00etan hasi eta 21:00ak arte.

_Maiatzean, 6:30ean hasi eta 22:00ak arte.

_Ekainean eta uztailean: 6:30ean hasi eta 22:30a arte.

_Abuztuan: 7:00etan hasi eta 22:00ak arte.

_Irailean eta urrian: 7:00etan hasi eta 21:00ak arte.

Amuarrain eremu ez diren uretan arrainak harrapatzen eguzkia atera baino ordu bat lehenago has daiteke eta sartu ondotik ordu bat pasatzen denean utzi beharko da.

6. artikulua. Arrainak neurtzeko modua.

Legeari dagokionez, arrainen luzera izanen da buruaren aitzineko muturretik isats-hegatsaren gibelaldeko erdiko punturaino, betiere hegatsa luzatuta egonik.

7. artikulua. Arrantza erabat dekaturiko ibaitarteak.

Arrantza urte osoan debekatua da foru agindu honetako I. eranskinean zehazten diren ibaitarteetan.

8. artikulua. Sare bidezko arrantzarako debekua.

Arrantza sarez egiteko debekua dago urte osoan ondoko ibai hauetan:

a) Aragoi ibaia: Milagroko zubitik Ebrorekin elkartzerainoko tartea, eta Caparroson, Presatik Turungueroserainoko tartea.

b) Ebro ibaia: Castejonen, antzinako bidesari-zubitik Fustiñanako La Barca-rainoko tartea.

9. artikulua. Debekaturiko amu, tresna eta baliabideak.

a) Beren taxu edo neurriengatik 8 zentimetro edo gutxiagoko arrainei pasatzen uzten ez dieten edozein sare edo tramankulu, baita errekaren zabaleraren erdia baino gehiago hartzen dutenak ere.

b) Arrantza errazteko, harri, egur edo bestelako materialez eginiko oztopo edo barrerak paratzea dakarren edozein prozedura, baita urak desbideratzen dituztenak ere.

c) Tresna elektrokutatzaile edo motelarazleak, argi-iturri artifizialak, lehergailuak eta arrastoa utzi, pozoindu, moteldu, lasaitu erakarri edo uxatzeko gaiak.

d) Atzaparrak, burni-kakoak, hiru-hortzekoak, garlitoak, zetabeak, garroak, granpinak, fitorak, pertolak, atarrainak, esku-sareak, trezak, zalabardak, kordelak, egoneko amu-hariak edo gisako harrapailuak.

e) Beitatako arrain naturalak erabiltzea, bizirik nahiz hilik izan. Dena den, lutxoa eta silurua harrapatzeko arrain hilak erabiltzen ahal dira beitatako baina amuarrain-erreka ez diren haietan bakarrik eta bertako iktiofaunako espezieak badira.

Beitatako arrain hilak erabil daitezke Ega ibaiaren eremu mistoan, bertako iktiofaunakoak badira.

f) Esku-arrantza eta urpekoa.

g) Bidasoa ibaian, Donezteben Ezkurra errekaren elkargunetik beheiti; Ezkurra errekan, Zubietako zubitik beheiti; Ezpelur errekan, Oizko zubitik beheiti, arrantza-garaia ireki eta maiatzaren 29 arte, hori barne, debekatua dago beita naturala erabiltzea.

h) Amuarrainaren arrantzarako ur eta ibaietan galarazia dago gazta, gantz solidoak, haragi oreak, arrabak, "haragi-harra" edo "asticot" izenekoa erabiltzea eta Nafarroako ibai guztietan bertako faunakoak ez diren larba, pupa edo ninfak.

i) Amu anizkun bat edota hiru amu arrunt baino gehiago dituzten tresnak erabiltzea, arrain artifiziala izan ezik.

j) Ninfa edo eulia edozein lastarekin erabiltzea.

k) Ibaia beitaz ereitea arrantzatu aitzin edo arrantzatu bitartean, ziprinidoen lehiaketetan eta entrenamenduan ari diren arrantzari federatuendako izan ezik, amuarraindun ez diren ibai-tarteetan hil gabeko arrantza egiten denean.

l) Sartutako espezie berriak edo exotikoak arrantzatzea.

10. artikulua. Arrainak eduki, garraiatu eta jatea.

Nafarroan arrantzarako debekualdiak irauten duen bitartean, ez da zilegi izanen debekupean diren espezieak eduki, garraiatu, merkaturatu eta jatea, legez harrapatua dela frogatzen duen ziurtagiria ez baldin badute aldean.

Ibaietako amuarraina eta karramarro seinaleduna merkaturatzea urte osoan dago debekaturik.

Izokinaren merkaturatzea, foru agindu honen hurrengo artikuluko h) letran agindutakora makurtuko da.

II. KAPITULUA

Espezie bakoitzaren xedapen bereziak

11. artikulua. Izokinaren arrantza.

a) Eskualdeak: foru agindu honen ondorioetarako, izokin atlantiarraren eremutzat hartuko da Bidasoa ibaia, Doneztebeko San Tiburtzioko presatik Nafarroako mugarainoko tartea, eta aipatu ibaiaren zati horretan isurtzen diren errekak.

b) Arrantzaldia: izokinaren arrantza-garaia martxoaren hirugarren igandean irekiko da eta 75. izokina harrapatzen den egunean itxiko. Hondarreko egun horretan ere arrantza egitea zilegi izanen da egun osoan, aurretik finkatutako izokin kopurua gainditzen bada ere. Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak adostasun txostena emanez gero, 100 ale hartzen ahalko dira gehienez.

Uztailaren hirugarren iganderako gehieneko kopuru hori harrapatu gabe ere, egun horretan berean akituko da arrantza-garaia.

Egun horretatik aitzinera, edozein arrain motaren arrantza galarazia dago atlantiar izokinaren eremuko Bidasoaren ibaibidean.

c) Arrantza-egunak: izokinaren arrantzarako egunak asteko guztiak dira, jai ez diren astearte eta ostegunak izan ezik.

d) Gutxieneko neurriak: debekatuta dago 40 zentimetro edo gutxiago duten izokinak harrapatzea. Neurri horretara ailegatzen ez direnak lehenbailehen eta ahal den min txikiena emanez uretara bota behar dira.

e) Beitak: foru agindu honen 9. artikuluan aipatzen direnak erabiltzea debekatuta dago.

f) Harrapailuak: arrantzari bakoitzeko kanabera bakar bat onartuko da.

g) Harrapaketa kopurua: arrantzari eta eguneko izokin bat bakarra.

h) Jatorriaren ziurtagiria: eduki, garraiatu eta saltzeko, izokin bakoitzak jatorriaren ziurtagiria beharko du, eskualdeko ingurumenzainak luzatua. Ez da ziurtagiririk luzatuko ugalketa egin duten izokinengatik, hau da, "zankatu" izeneko horiengatik, horiek harrapatzea debekatuta baitago. Harrapaturiko lehenbiziko izokina bakarrik jartzen ahal da salgai.

i) Arrantzarako gehieneko denbora hogei minutukoa da, betiere bertze arrantzariren bat baldin bada txanda zain.

12. artikulua. Amuarrain arruntaren arrantza.

a) Eskualdeak: arautegi honi dagokionez, Nafarroako amuarrain ur eta ibaiak honela banatzen dira: Goiko Amuarrain Eremua eta Amuarrain Eremu Mistoa. Goiko Amuarrain Eremuan, ibaibideak honela banatzen dira: ibaibide nagusiak eta bigarren mailako ibaibideak. Eremu bakoitzari dagozkion ibaibideen zerrenda foru agindu honen II. eranskinean ezartzen da.

b) Arrantzaldia: martxoaren hirugarren igandean hasi eta uztailaren 31n bukatu. Arrantza barrutiek beren arauei jarraituko diete.

Mugako tarteak: Frantziarekin edo beste autonomi erkidegoren batekin mugatzen duten ibai tarteetan arrantzaldia aipatu lurralde horietan ezarritako egunean hasiko da, baldin martxoaren hirugarren igandea baino lehenagokoa bada.

c) Arrantza-egunak: amuarrainaren arrantza-egunak asteko guztiak dira, jai ez diren astearte eta ostegunak izan ezik. Arrantza barrutiek beren arauei jarraituko diete.

d) Gutxieneko neurriak: debekatuta dago ondoko neurriak baino txikiagoak dituzten arrainak edukitzea eta, hortaz, lehenbailehen eta ahal den min txikiena emanez uretara bota behar dira:

_Amuarrain Eremu Mistoan eta Goiko Amuarrain Eremuko ibaibide nagusietan: 23 cm.

_Bigarren mailako ibaibideetan: 20 cm.

_Arrantza barrutiek beren arauei jarraituko diete.

e) Gehieneko harrapaketak: arrantza libreko eremuetan arrantzari eta eguneko hiru amuarrain harrapatzen ahal dira gehienez ere. Arrantza barrutiek beren arauei jarraituko diete.

f) Beitak: foru agindu honen 9. artikuluan ezarritako debekuez gain, Goiko Amuarrain Eremuko bigarren mailako ibaibideetan debekatua dago beita naturala erabiltzea apirilaren 30era arte, egun hori barne.

Arrantza barruti intentsiboetan arrain natural hilak erabil daitezke beitatako, betiere Nafarroan baimendutako neurrien eta espezieen barrenean eta zer arrantza barrutitan egiten den arrantza, bertako faunakoak badira.

g) Harrapailuak: kanabera baizik ez da onartuko eta bat bakarra arrantzariaren eskura, beste bat errepuestokoa eraman dezakeelarik, aparailurik gabe.

h) Errutokien babesa: errutoki gisa oholtxoz mugatutako tarteetan galarazia dago ibaibideetan sartzea maiatzaren 31 arte, egun hori barne. Errutokietako mugak jartzea elkarte administratzaileei dagokie arrantza barrutietan eta Administrazioari, gainerako tarteetan.

13. artikulua. Amuarrain ortzadarraren arrantza:

Amuarrain ortzadarraren arrantzak amuarrain arruntarenaren arau berak izanen ditu. Salbuespen bakarra, gutxieneko neurriei eta gehieneko harrapaketa kopuruei dagokie, ez baita inolako mugarik ezartzen.

14. artikulua. Amuarrain ur eta ibaiak

Amuarrain ur eta ibaietan amuarrainetarako aldi eta egunetan baizik ez da aritzen ahal arrantzan, eta kanaberaz bakarrik.

15. artikulua. Black-bassaren arrantza.

a) Arrantzaldia: aipatu espezieak urte osoan harrapatzen ahal dira, kanaberaz, amuarrainaren debekualdiak irauten duen bitartean amuarrain ur edo ibaitzat jotzen direnetan izan ezik.

b) Neurria eta gehieneko harrapaketak: ez dago inolako debekurik arrainen neurri edo harrapaketa kopuruaren gainean

c) Beitak: baimendutako beitez gain, foru agindu honetan baimendutako arrain hilak erabil daitezke beitatako, betiere baimendutako espezie eta neurrien barrenean eta amuarrain-ur direnetatik kanpo.

d) Harrapailuak: arrantzari bakoitzak bi kanabera izaten ahal ditu eskura, gehienez ere, amuarrain gabeko tarteetan.

16. artikulua. Aingira, barboa, urre-arraina, karpa, loina, tenka, hondoetako korrokoia, katu-arraina, silurua, platuxa, alburnoa, zarboa eta ezkalua harrapatzeko arauak.

a) Arrantzaldia: aipatu espezieak urte osoan harrapatzen ahal dira, kanaberaz, amuarrainaren debekualdiak irauten duen bitartean amuarrain ur edo ibaitzat jotzen direnetan izan ezik. Arrantzari bakoitzak bi kanabera erabiltzen ahal ditu gehienez, amuarrain ur ez diren haietan.

Amuarrain ur edo ibaitzat jotzen ez direnetan, sarez ere egiten ahal da arrantza urte osoan, baina debekatua dago martxoaren 1etik abuztuaren 15a arte, biak barne.

b) Sareen erabilpena: sareak erabiltzea debekaturik dago, arrantza lekutik 25 metro urari goiti eta 25 metro urari beheiti tarteuneko ur azalaren batez besteko zabalera 10 metrokoa edo txikiagoa denean.

c) Gutxieneko neurriak: arestian aipatutako espezieak bota behar dira uretara, ondoko neurrikoak edo horiek baino txikiagoak baldin badira: aingira, 20 cm.; hondoetako korrokoia, 25 cm.; tenka, 15 cm.; barboa, 18 cm.; loina, 8 cm.; platuxa, 20 cm.; alburnoa, karpa, urre-arraina, katu-arraina, silurua, zarboa eta ezkalua, gutxieneko tamainarik ez dago.

d) Isurialde kantauriarreko kupoak: zarboaren gehieneko kupoa 12koa izanen da, eguneko eta arrantzari bakoitzeko.

e) Aingiraren arrantzan, izokin-ur diren ibaietako tarteetan, gehienez ere 20 minutuz aritzen ahal da leku batean, beste arrantzari batek leku hura eskatzen baldin badu.

Izokin-ureko tarteak dira 11. artikuluko a) idatz-zatiko mugen barrenean direnak.

17. artikulua. Lutxoaren arrantza.

a) Arrantzaldia: lutxoa urte osoan zehar harrapatzen ahal da, kanaberaz bakarrik, amuarrain ur ez diren haietan.

b) Neurria eta gehieneko harrapaketak: ez dago inolako debekurik arrainen neurri edo harrapaketa kopuruaren gainean

c) Baimendutako beitez gain, foru agindu honetan baimendutako arrain hilak erabil daitezke beitatako, betiere baimendutako espezie eta neurrien barrenean eta amuarrain-ur direnetatik kanpo.

18. artikulua. Kodakaren arrantza.

a) Arrantzaldia: maiatzaren 1etik izokinaren arrantza bukatzen den egunera arte.

b) Gehieneko kupoa: kodaka bat, eguneko eta arrantzari bakoitzeko.

c) Gutxieneko neurria: 30 zentimetro.

19. artikulua. Itsas-amuarrainaren arrantza.

a) Arrantzaldia: maiatzaren 1etik izokinaren arrantza bukatzen den egunera arte.

b) Gehieneko kupoa: itsas-amuarrain bat, eguneko eta arrantzari bakoitzeko.

c) Gutxieneko neurria: 35 zentimetro.

20. artikulua. Paduretako karramarroa (Procambarus clarkii)

Paduretako karramarroa harrapatzeko baimena ematen da ondoko baldintzetan:

a) Eremuak:

_Ebro ibaia: ibaibide nagusian, Nafarroa iragaten den tarte guztian; Lodosatik Arnedoko errepide nazionaleko zubia baino beherago delako ibaian ura isurtzen duten ibai adarretan; eta ureztalurretako erreten eta ubideetan, ibai horrek zeharkatzen dituen udalerrietan, betiere.

_Ega ibaia: ibaibide guztian, Alloko zentraletik Ebron bukatzen den arte, ureztalurretako erreten eta ubideak barne direla.

_Mayor ibaia: errepide nagusiko El Corral-etik Ega ibaian bukatu arte.

_Arga ibaia: Larragako zubitik Aragoi ibaian bukatzen den arteko ibaibide guztian, ureztalurretako ubide eta erretenak barne.

_Zidakos ibaia: ibaibide guztian, ureztalurretako ubide eta erretenak barne, Puiu eta Tafallako mugatik Aragoi ibaian bukatzen den arte.

_Aragoi ibaia: Galipentzu eta Zarrakaztelu arteko mugatik behera Ebrorekin bat egiten duen arte, ureztalurretako ubide eta erretenak barne.

_Orobat, baimena ematen da paduretako karramarroa karramarro seinaledunaren arrantza barrutietan harrapatzeko, bertan diren mugekin, neurria eta kupoa izan ezik, horietarako ez baita mugarik ezarri.

_Debekatuta dago paduretako karramarroa ur horietatik kanpo harrapatzea.

b) Arrantzaldia, kupoak eta neurriak. Paduretako karramarroa urte guztian zehar harrapatu ahalko da eta ez da kupo edo neurriari dagokionez mugarik izanen.

Karramarro seinaleduna ere harrapatzen ahal den eremuetan, paduretako karramarroa harrapatzeko garaia hasi eta bukatzeko egunak karramarro seinaleduna harrapatzekoak izanen dira.

c) Harrapailuak. paduretako karramarroa salabardoz soilik harrapatu ahalko da. Arrantzari bakoitzak gehienez ere hiru salabardo erabil ditzake Ega, Arga, Aragoi eta Zidakos ibaietan eta gehienez ere zortzi salabardo Ebro ibaian eta dagokion idatz-zatian aipatu uretan.

Salabardo bakoitzean etiketa jarriko da eta bertan arrantzariaren izena, bi deitura eta Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia.

d) Ordutegia: arrantzarako ordutegia hilabetez hilabete ondoko hau izanen da:

_Martxoan eta apirilean: 7:00etan hasi eta 21:30a arte.

_Maiatzean, ekainean eta uztailean: 6:30ean hasi eta 22:00ak arte.

_Abuztuan, irailean eta urrian: 7:00etan hasi eta 21:30a arte.

_Urteko gainerako egunetan, eguzkia atera baino ordu bat lehenago has daiteke eta sartu ondotik ordu bat pasatzen denean utzi beharko da.

e) Kalte-ordainen balorazioa: espezie honi egindako kalteengatik Nafarroako Foru Komunitateari ordaindu beharreko kalte-ordainei dagokienez, paduretako karramarro bakoitzeko 0,60 euroko zenbatekoa ezarri da.

21. artikulua. Karramarro seinaleduna (Pacifastacus leniusculus)

1. Karramarro seinaleduna horretarako espreski jarri diren ondoko arrantza barruti hauetan soilik harrapatu ahalko da eta baldintza hauetan:

A._Arakil ibaiko karramarro seinaledunaren arrantza barrutia.

a) Kokapena: Arakil ibaian, Larraun errekarekin (Irurtzun) bat egiten duenetik Asiaingo hodien zubiraino.

b) Arrantzari kopurua, gehienez: berrogeita hamabost arrantzari eguneko.

c) Mugak:

Harrapailuak: arrantzari bakoitzak hiru salabardo erabil ditzake gehienez ere. Salabardo bakoitzean etiketa jarriko da eta bertan arrantzariaren izena, bi deitura eta Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia.

Kupoak: arrantzari bakoitzak hogeita bost karramarro harrapa ditzake eguneko.

Neurria: begitik isats luzatura zazpi zentimetro baino gutxiago duen karramarrorik ezin izanen da harrapatu.

Arrantzaldia: uztailaren 1etik irailaren 15a arte, asteko egun guztietan, jai ez diren astearteak izan ezik.

Orduak: 16:00etatik 22:00etara uztailean, 21:30era abuztuan eta 21:00etara irailean.

B._Acedoko karramarro seinaledunaren arrantza barrutia, Ega ibaian.

a) Kokapena: Ega ibaian, Arabako mugatik (Zuñiga) Antzingo ur-neurtegiraino. Gutxi gora behera 13,3 kilometro ditu. Tarte horretan galarazia dago harrapatzea errepide nagusiko zubitik Arabako mugarainoko zatian.

b) Arrantzari kopurua, gehienez: eguneroko baimen kopurua, gehienez: 40 ohikoak eta 5 inguruko bizilagunendako.

c) Mugak:

Harrapailuak: arrantzari bakoitzak hiru salabardo erabil ditzake gehienez ere. Salabardo bakoitzean etiketa jarriko da eta bertan arrantzariaren izena, bi deitura eta Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia.

Kupoak: arrantzari bakoitzak hogeita bost karramarro harrapa ditzake eguneko.

Neurria: begitik isats luzatura bederatzi zentimetro (arrak) eta hamar zentimetro (emeak) baino gutxiago duen karramarrorik ezin izanen da harrapatu.

Arrantzaldia: uztailaren 1etik irailaren 15a arte, asteko egun guztietan, jai ez diren astearteak izan ezik.

Orduak: 16:00etatik 22:00etara uztailean, 21:30era abuztuan eta 21:00etara irailean.

C._Murietako karramarro seinaledunaren arrantza barrutia, Ega ibaian.

a) Kokapena: Legariako errepideko zubitik (Murieta) Arbeitzako zubiraino. Gutxi gora behera 12 kilometro ditu.

b) Arrantzari kopurua, gehienez: eguneroko baimen kopurua, gehienez: 40 ohikoak eta 5 inguruko bizilagunendako.

c) Mugak:

Harrapailuak: arrantzari bakoitzak hiru salabardo erabil ditzake gehienez ere. Salabardo bakoitzean etiketa jarriko da eta bertan arrantzariaren izena, bi deitura eta Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia.

Kupoak: arrantzari bakoitzak hogeita bost karramarro harrapa ditzake eguneko.

Neurria: begitik isats luzatura bederatzi zentimetro (arrak) eta hamar zentimetro (emeak) baino gutxiago duen karramarrorik ezin izanen da harrapatu.

Arrantzaldia: uztailaren 1etik irailaren 15a arte, asteko egun guztietan, jai ez diren astearteak izan ezik.

Orduak: 16:00etatik 22:00etara uztailean, 21:30era abuztuan eta 21:00etara irailean.

D._Arintzanoko karramarro seinaledunaren arrantza barrutia, Ega ibaian.

a) Kokapena: Lizarrako saihesbide berriko zubitik Alloko zentraleraino. Luzera, gutxi gora behera, 15 kilometrokoa du.

b) Arrantzari kopurua, gehienez: eguneroko baimen kopurua, gehienez: 45 ohikoak eta 5 inguruko bizilagunendako.

c) Mugak:

Harrapailuak: arrantzari bakoitzak hiru salabardo erabil ditzake gehienez ere. Salabardo bakoitzean etiketa jarriko da eta bertan arrantzariaren izena, bi deitura eta Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia.

Kupoak: arrantzari bakoitzak hogeita bost karramarro harrapa ditzake eguneko.

Neurria: begitik isats luzatura bederatzi zentimetro (arrak) eta hamar zentimetro (emeak) baino gutxiago duen karramarrorik ezin izanen da harrapatu.

Arrantzaldia: uztailaren 1etik irailaren 15a arte, asteko egun guztietan, jai ez diren astearteak izan ezik.

Orduak: 16:00etatik 22:00etara uztailean eta 21:30era abuztuan eta 21:00etara irailean.

E._Uharteko karramarro seinaledunaren arrantza barrutia, Arga ibaian.

a) Kokapena: Akerretako zubitik Uharteko presaraino. Luzera, gutxi gora behera, 7,5 kilometrokoa du.

b) Arrantzari kopurua, gehienez: 40 arrantzari eguneko.

c) Mugak:

Harrapailuak: arrantzari bakoitzak hiru salabardo erabil ditzake gehienez ere. Salabardo bakoitzean etiketa jarriko da eta bertan arrantzariaren izena, bi deitura eta Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia.

Kupoak: arrantzari bakoitzak hogei karramarro harrapa ditzake eguneko.

Neurria: begitik isats luzatura zazpi zentimetro baino gutxiago duen karramarrorik ezin izanen da harrapatu.

Arrantzaldia: uztailaren 1etik irailaren 15a arte, asteko egun guztietan, jai ez diren astearteak izan ezik.

Orduak: 16:00etatik 22:00etara uztailean, 21:30era abuztuan eta 21:0etara irailean.

F._Tasak: karramarro seinaledunaren arrantza barrutietan arrantza baimenagatik kobratuko den tasa, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko eta haren erakunde autonometako tasa eta prezio publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legean murriztu gisa ezarritakoa izanen da (3 euro). Lege hori 2001eko 40. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, martxoaren 30ean.

2. Bestetik, baimena ematen da karramarro seinaleduna harrapatzeko, honako tokietan eta baldintza hauek betez gero:

a) Eremuak:

Aragoi ibaia: Galipentzu eta Zarrakaztelu arteko mugatik behera, Ebrorekin bat egiten duen arte.

Arga ibaia: Larragako zubitik behera, Aragoirekin bat egiten duen arte.

Ega ibaia: Alloko zentraletik behera, Ebrorekin bat egiten duen arte.

_Zidakos ibaia: Puiuko eta Tafallako mugapeen arteko mugatik behera, Aragoi ibaiarekin bat egin arte.

b) Arrantzaldia: uztailaren 1etik irailaren 15a arte, asteko egun guztietan, jai ez diren astearteetan izan ezik.

c) Orduak: 16:00etatik 22:00etara uztailean, 21:30era abuztuan eta 21:00etara irailean.

d) Kupoak eta neurriak: arrantzari bakoitzak gehienez hogeita bost karramarro harrapatzen ahal ditu egunean. Gutxieneko neurria: begitik isats luzatura bederatzi zentimetro karramarro arren kasuan eta hamar zentimetro emeen kasuan.

e) Harrapailuak. arrantzari bakoitzak gehienez ere hiru salabardo erabiltzen ahal ditu. Salabardo bakoitzean etiketa jarriko da eta bertan arrantzariaren izena, bi deitura eta Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia. Arrantzari bakoitzak, bere salabardoekin, 50 metro hartuko ditu gehienez eta gutxienez 25 metroko tartea utziko du bere azken salabardotik beste arrantzari baten lehenbiziko salabardora.

3. Kalte-ordainen balorazioa:

espezie honi egindako kalteengatik Nafarroako Foru Komunitateari ordaindu beharreko kalte-ordainei dagokienez, karramarro seinaledun bakoitzeko 30,05 euroko zenbatekoa ezarri da.

III. KAPITULUA

Arrantza barrutiak

22. artikulua. Arrantza barrutiak.

2004. urterako, ondoan zerrendatzen diren ibaien tarteek Arrantza Barrutien izaera atxikiko dute:

a) Zudairiko arrantza barrutia, Urederra ibaian. Hiru sektore edukiko ditu:

1. sektorea._Arrantza arrunterako tartea, Zudairiko errotako presatik (Barindaotik) errepideko zubira.

2. sektorea._Arrantza debekaturako tartea, errepideko zubitik uretan gora, Itxako errekarekin bat egin arte.

3. sektorea._Arrantza arrunterako tartea, Itxako errekarekin bat egiten denetik Intzurako presara (Artabiara).

Eguneroko baimen kopurua, gehienez: 10 ohikoak gehi beste 2 inguruko bizilagunendako. Gehieneko kupoa: 3 amuarrain. Gutxieneko neurria: 25 cm. Arrantzaldia: martxoaren 21etik uztailaren 31ra. Jaiegun ez diren astearteetan eta ostegunetan galarazia dago arrantza.

_Hil gabeko arrantza-tartea: Bakedaoko zubitik (Bakedao) Zudairiko errotako presaraino (Barindao). Luzera: 1,6 km. Baimen kopurua, egun bakoitzeko: 6. Arrantzaldia: martxoaren 21etik uztailaren 31ra. Jaiegun ez diren astearteetan eta ostegunetan galarazia dago arrantza.

b) Murietako arrantza barrutia, Ega ibaian.

_Arrantza-tarte arrunta: Legariako zubitik Siernako ur-neurtegiraino. Luzera: 4,7 km. Eguneroko baimen kopurua, gehienez: 5 ohikoak gehi beste 2 inguruko bizilagunendako. Gehieneko kupoa: 3 amuarrain. Gutxieneko neurria: 25 cm. Arrantzaldia: martxoaren 21etik uztailaren 31ra. Jaiegun ez diren astearteetan eta ostegunetan galarazia dago arrantza.

_Hil gabeko arrantza-tartea: Antzingo errotako presatik Legariako zubiraino. Luzera: 1,9 km. Eguneroko baimen kopurua, gehienez: 10. Arrantzaldia: martxoaren 21etik uztailaren 31ra. Jaiegun ez diren astearteetan eta ostegunetan galarazia dago arrantza.

c) Hil gabeko arrantza barrutia Erronkarin, Ezka ibaian.

Arrain-haztegiko presatik Burgiko presaraino. Luzera: 11,8 km. Arrantzaldia: martxoaren 21etik uztailaren 31ra. Jaiegun ez diren astearteetan eta ostegunetan galarazia dago arrantza.

Tarte horrek bi eremu ditu:

1. sektorea._Arrain-haztegiko presatik Erronkariko zubiraino. Arrantzarekin lotutako hezkuntza jardueretarako soilik erabil daiteke eremu hau.

2. sektorea._Erronkariko zubitik Burgiko presaraino. Sektore honetako baimen kopurua, egun bakoitzeko: 24

d) Eugiko arrantza barrutia, Arga ibaian.

_Arrantza-tarte arrunta: Eugiko presatik beheiti dagoen ur-neurtegitik Etxarroko errekako bukaeraraino. Luzera: 3,9 km. Eguneroko baimen kopurua: 4 ohikoak eta 2 inguruko bizilagunendako. Gehieneko kupoa: 3 amuarrain. Gutxieneko neurria: 23 cm. Arrantzaldia: martxoaren 21etik uztailaren 31ra. Jaiegun ez diren astearteetan eta ostegunetan galarazia dago arrantza. Apirilaren 30a arte debekatua dago beita naturala erabiltzea.

_Hil gabeko arrantza-tartea: Etxarroko errekatik Zubiriko burdinazko zubiraino (Saigots). Luzera: 2.3 km. Eguneroko baimen kopurua: 8 ohikoak. Arrantzaldia: martxoaren 21etik uztailaren 31ra. Jaiegun ez diren astearteetan eta ostegunetan galarazia dago arrantza.

e) Aribeko arrantza barrutia, Irati ibaian.

_Arrantza-tarte arrunta: Hiriberriko errota zaharreko presatik (Orbaratik) Aribeko zubi zaharrera. Luzera: 2,5 km. Eguneroko baimen kopurua, gehienez: 8 ohikoak eta 2 inguruko bizilagunendako. Gehieneko kupoa: 3 amuarrain. Gutxieneko neurria: 23 cm. Arrantzaldia: martxoaren 21etik uztailaren 31ra. Jaiegun ez diren astearteetan eta ostegunetan galarazia dago arrantza.

_Hil gabeko arrantza-tartea: Aribeko zubi zaharretik Aribeko Esklusaren menpeko presara. Luzera: 2,5 km. Tarte horrek bi eremu ditu:

_1. sektorea, zubi zaharretik Aribeko errepideko zubira.. Arrantzarekin lotutako hezkuntza jardueretarako soilik erabil daiteke eremu hau.

_2. sektorea, Aribeko errepideko zubitik Aribeko Esklusaren peko presara. Eremu honetan 8 baimen arrunt emanen dira egunean eta 2 bertakoendako. Arrantzaldia: martxoaren 21etik uztailaren 31ra. Jaiegun ez diren astearteetan eta ostegunetan galarazia dago arrantza.

f) Argako arrantza barruti intentsiboa, Arga ibaian.

_Akerretako zubitik Uharteko presaraino. Luzera: 7,5 km. Eguneroko baimen kopurua: 25, astegunetan, eta 40, larunbat, igande eta jai-egunetan. Gehieneko kupoa: 5 amuarrain. Gutxieneko neurria: 20 cm. Arrantzaldia: martxoaren 1etik urriaren 31ra. Jai ez diren astearteetan galarazia dago arrantza.

g) Arintzanoko arrantza barruti intentsiboa, Ega ibaian.

_Arintzanoko zubitik (Arintzano) Deikazteluko zentraleko presaraino (Deikaztelu). Luzera: 7,5 km. Eguneroko baimen kopurua: 25, astegunetan, eta 50, larunbat, igande eta jaiegunetan. Gehieneko kupoa: 5 amuarrain. Gutxieneko neurria: 20 cm. Arrantzaldia: martxoaren 1etik urriaren 31ra. Jai ez diren astearteetan galarazia dago arrantza.

h) Esako arrantza barruti intentsiboa, Aragoi ibaian.

Esako presako oinetik (Esa) Esa-Xabier errepideko zubiraino (Esa). Luzera: 3 km. Eguneroko baimen kopurua: 25, astegunetan, eta 45, larunbat, igande eta jaiegunetan. Gehieneko kupoa: 5 amuarrain. Gutxieneko neurria: 20 cm. Arrantzaldia: martxoaren 1etik urriaren 31ra. Jai ez diren astearteetan galarazia dago arrantza.

23. artikulua. Arrantza barrutietarako arauak.

a) Barruti batean arrantzan aritzeko, arrantzarako administrazioaren lizentziaz landa, norbanakoen baimena ere behar da.

b) Baimenaren erabiltzaileak barrutiko buzoietako batean utzi egin behar du baimena, fitxako datu guztiak jarri eta gero.

c) Tasak:

arrantza barruti arruntetan, hil gabekoetan eta intentsiboetan, tasa arrunta ordaindu beharko da (6 euro), alegia, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko eta haren erakunde autonometako tasa eta prezio publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legean ezarrita dagoena. Lege hori 2001eko 40. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, martxoaren 30ean.

Barrutietako elkarte kudeatzaileek, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren aurretiazko baimenaz, arrantzari federatuei, bertakoei, 65 urtez goiti eta 16 urtez beheitikoei eta beste pertsona talde batzuei ere, 7/2001 Foru Legean ezarritako kuota murriztua aplika diezaiekete (3 euro), arrantza gizartean zabaltzeko asmoz.

Bertakotzat hartuko dira barrutiak zeharkatzen edo muga egiten dueneko udal edo kontzeju dermioetako herritarrak, baita ibaiko amuarrain eremuan dauden Sozietate federatuetakoak ere.

d) Hil gabeko arrantza barrutietan:

Amu bakarreko aparailu artifizial batekin arrantzazen ahalko da, arpoitxorik gabe. Harrapatzen diren amuarrain eta beste arrain guztiak berehalakoan itzuliko dira ibaira. Tarte honetan arrantzariak ezin izanen du amuarrainik eraman, ezta beste lekuetan harrapatutakorik ere.

e) Arrantza barruti intentsiboetan.

Asteazkenetan, 65 urtez goitikoek, 16 urtez beheitikoek eta arrantzari federatuek izanen dute lehentasuna.

f) Elkarte kudeatzaileek aparkatzeko aldeak jarriko dituzte eta barrutietako arrantzariek derrigorrez erabili beharko dituzte.

24. artikulua. Hil gabeko arrantza eremu libreak.

Larraun erreka: Basaburua ibaia bukatzen den lekutik Biaizpe ondo-ondoko autobiako zubiraino.

Zaraitzu ibaia: Espartzako arrain-haztegiko presatik Itzal errekak Galozen bat egiten duen arte.

Ega ibaia: La Siernako ur-neurritik Iguzkitzako zubira.

Amu bakarreko aparailu artifizial batekin arrantzazen ahalko da, arpoitxorik gabe. Harrapatzen diren amuarrain eta beste arrain guztiak berehalakoan itzuliko dira ibaira. Tarte honetan arrantzariak ezin izanen du amuarrainik eraman, ezta beste lekuetan harrapatutakorik ere.

25. artikulua. Arrantza barrutien administratzaile diren arrantza-elkarteek arautegi hori murrizten ahal dute barruti intentsiboetan izan ezik, euren barrutiko arrain kopurua babesteko asmoz, baina betiere Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren baimena baldin badute.

26. artikulua. Arrantzaren kudeaketari begira eskubide bereziak dituzten urak.

_Nafarroako Errege Bardeako parke naturalean, arrantza Baliabideen Antolamendu Planari jarraikiz eginen da.

_Lor aintziran, Beraiz idoian eta Artikutzako urtegian, arrantza haien araudiei jarraikiz eginen da.

AZKEN XEDAPENA

Foru agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta lauko urtarrilaren hogeita zortzian._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Andrés Burguete Torres.

I. ERANSKINA

Arrantza debekuen tarteak

A._Ugalketarako tarte debekatuak

Ezkaren arroa:

Uztarroze erreka: Amuku eta Olerrea errekak, Burgiarteko elkargunetik goitiko tartea, hura barne, eta adar guztiak.

Mintxate erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Belagua erreka: Mazeko Sakangunearen elkargunetik goitiko tartea, hura barne, eta adar guztiak.

Belabarze erreka: Berroetako elkargunetik goitiko tartea, hura barne, eta adar guztiak.

Urralegi erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Binies erreka: Bidankozetik goitiko tartea eta adarrak.

Zaraitzuren arroa:

Zatoia erreka: Jaurrietako igerilekuetatik goitiko tartea eta adar guztiak: Artaxo, Urroa, Zugarrola eta Maule.

Anduña erreka: Zotrapeko elkargunetik goitiko tartea, hura barne, eta adar guztiak. Halaber, Anduñara doazen ondoko errekak ere: Lauribarrea, Artoleta eta Etxeberz , Xinto, Latxeta eta Eterreka, eskuineko erreka-bazterretik eta Ekiola eta Bagola, ezkerrekotik.

Zaldaña erreka: Erekiko elkargunetik goitiko tartea, hura barne, eta adar guztiak.

Xabros erreka: Igaritik Bidankozerako errepideko zubitik goitiko tartea eta adar guztiak. Baita Larraizeko erreka eta adarrak ere.

Benasako Arroileko erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Aretaren arroa:

Areta erreka: Salduaingo elkargunetik goitiko tartea, hura barne, eta adar guztiak.

Larraun erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Iratiren arroa:

Urtxuria erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Txangoa erreka: Azpegiko errekak eta adar guztiek bat egiten duten lekutik goiko tartea. Baita Itolatz erreka eta adarrak ere.

Aztapar erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Zorrate erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Azparren erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Urrobiren arroa:

Urrobi ibaia: Arrañosin eta Oiarburu erreken arteko elkargunetik goitiko tartea.

Xubingoa erreka: Aurizko gibelaldetik abiatzen den pistako zubitik goitiko tartea eta adar guztiak.

Iruerreketa erreka: erreka osoa.

Erroren arroa:

Sorogain erreka: Itolegiko errekaren elkargunetik goitiko tartea eta adar guztiak.

Xubingoa erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Argaren arroa:

Arga ibaia: Presetako elkargunetik goitiko tartea, hura barne, eta adar guztiak.

Olazar erreka: Urtzeldik goitiko tartea.

Sasoaran erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Leñari erreka: Lizartzuko elkargunetik goitiko tartea, hura barne, eta adar guztiak.

Medianoren arroa:

Eltzarrain erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Errekabeltx erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

_Ultzamaren arroa:

Ultzama erreka: 121 errepide nazionaleko zubitik (Arraizko Bentak) goitiko tartea eta adar guztiak.

Zaldazain erreka: arroilatik goitiko tartea.

Ezpeleta erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Zazpiturrieta erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Basaburuaren arroa:

Basaburua erreka: Orokietako errekarekiko elkargunetik goitiko tartea eta adar guztiak.

Orokieta erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Artius erreka: Arrarasko arrain-haztegiko presatik goitiko tartea.

Ibarrate erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Larraunen arroa:

Larraun erreka: Aritzarretako iturburutik erreka desagertzen den hustubiderainoko tartea.

Larraun erreka: Alliko presatik Electra San Miguelen hustubiderainoko tartea.

Goikozuloa erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Errotazar erreka: Larraungo ibaiarekin bat egiten duen lekutik Zarranzko errepideko zubiraino, eta adar guztiak.

Arakilen arroa:

Errekalde erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Balankaleku erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Arrateta erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Lizarrusti erreka: Aberingo elkargunetik goitiko tartea.

Leziza erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Amurgin erreka: erreka osoa.

Urruntzura erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Urederraren arroa:

Urederra erreka: iturburutik Natur Erreserba bukatzen den lekurainoko tartea.

Egaren arroa:

Ega ibaia: Marañonetik goitiko tartea, Arabako mugaraino, eta adar guztiak.

Galbarra erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Antzingo iturriak: herritik Egarekin bat egiten duen lekurainoko tartea.

Genevillako erreka: erreka osoa.

Araxesen arroa:

Araxes erreka: iturburutik Beteluko Irigoien auzoko zubiraino.

Uztegi erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Errekagorri erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Leitzaranen arroa:

Erasote erreka: iturburutik Plazaolaren lehenagoko trenbiderainoko tartea eta adar guztiak.

Gorriztaran erreka: Plazaolako zubitik goitiko tartea eta adar guztiak.

Astomela erreka: Aresotik goitiko tartea eta adar guztiak.

Leitzalarrea erreka: goiko hiru iturburuen elkargunetik goitiko tartea.

Urumearen arroa:

Bedaran erreka: iturburutik Leitzako zentralerainoko tartea eta adar guztiak.

Leitzalarrea erreka: Saratsaingo presatik goiti dauden iturburu guztiak.

Zumarrezta erreka: Onbordiko elkargunetik goitiko tartea, hura barne, eta adar guztiak.

Neku erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Alduntzin erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Isilats erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Mendiurkullo erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Urdallus erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Erroiarri erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Artikutzako finkako erreka guztiak.

Ezkurraren arroa:

Ezkurra erreka: iturburutik Eratsungo arrain-haztegiko presaraino, adarrak barne.

Txitxillo erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Anizpe erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Bidasoaren arroa:

Bidasoa ibaia: banaketa ubideak. Bidasoa ibaiko banaketa ubide guztietan arrantzarako debekua dago, Oronoz-Mugairin dagoen Bertizko Jaurerriko zubitik beheiti.

Baztan ibaia: Sastrekiko elkargunetik goitiko tartea, hura barne, eta adar guztiak.

Iñarbegi erreka: Gorostapaloko ur-jauzitik goitiko tartea eta adar guztiak.

Elaputzu erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Legarrea erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Artzubi erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Beartzun erreka: Iruritabarrengotik goitiko iturburu guztiak, hura barne.

Ballabarren erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Arbutz erreka: iturburutik Artesiagako errekarekin bat egiten duen arte, adarrak barne.

Aiantsoro erreka: erreka osoa eta adar guztiak, eta oro har Bertizko Jaurerriaren barreneko guztiak.

Marin erreka: Libus zentraletik goitiko tartea eta adar guztiak.

Zeberia erreka: erreka osoa Bidasoarekin bat egiten duen lekuraino, eta adar guztiak, Marin erreka izan ezik.

Irurebieta erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Mendaur erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Latsa erreka (ez "Arrata"): Ibarlako zubitik goitiko tartea.

Latsa erreka: Igantziko errotako presatik Bidasoarekin bat egiten duen tokirainoko tartea.

Tximista erreka: Infernu eta Arbozta erreken elkargunetik goitiko tartea.

Tximista erreka: Etxalarko burdinolako presatik Bidasoarekin bat egiten duen tokirainoko tartea.

Pagolletako erreka: erreka osoa, iturburutik Lesakan Onin errekarekin bat egiten duten arte.

Onin erreka: Lesakan Pagolleta errekarekin bat egiten duenetik Bidasoan bukatzen den arte.

Zumeldi erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Ibardin erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Zalain erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Montoia erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Barraka erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Orabidearen arroa:

Orabidea erreka: Bizubieta izeneko lekutik goitiko tartea (Indartea eta Sastrenea erreken arteko elkargunea).

Errobiren arroa:

Aritzakun erreka: Maribeltzeneko errotatik goitiko tartea eta adar guztiak.

Luzaide erreka: Gorosgarai eta Asundegi erreken arteko elkargunetik goitiko tartea.

B._Aldi baterako debekuak

Aintzirak eta urtegiak

Salobre edo Las Cañas izeneko urtegia (NE-20 Natur Erreserba): Erabat debekatuta, zehazki aipatzen diren lekuetan izan ezik.

El Pulguer izeneko idoia (NE-35 Natur Erreserba): erabat debekatuta, zehazki aipatzen diren lekuetan izan ezik.

Eugiko urtegia: eremu osoaren bueltan dagoen itxituraren barrenean debekua dago.

Mairagako urtegia: eremu osoaren bueltan dagoen itxituraren barrenean debekua dago.

Ezkaren arroa:

Ezka ibaia: Burgiko Arroilako Natur Erreserbaren (NE-18) barrenean debekua dago.

Bidasoaren arroa:

Baztan-Bidasoa ibaia: Giltxaurdiko zubitik Elizondoko Opoka presarainoko tartea.

Bidasoa ibaia: Berako presatik Fundiciones lantegiko hustubiderainoko tartea.

Bidasoa ibaia: Irun-Endarako zentraleko isurbidetik Nafarroako mugarainoko tartea. Amuarrainarentzat debekua dago maiatzaren 26a arte bertako amurraina harrapatzeko; itsas-amuarraina, berriz, harrapa daiteke.

Zia erreka: Santo Kristo zubitik, Illekueta auzoan, Petrixeko presaraino.

Tximista erreka: Landaburuko presatik Antsolokuetarainoko tartea.

Onin erreka: Otekaleko zubitik Legarreako zubirainoko tartea, Lesakan.

Endara erreka: Gipuzkoako muga guztia.

II. ERANSKINA

Amuarrain ur eta ibaiak

A._Goiko amuarrain aldea:

A.1. Ibaibide nagusiak: Ondoko tarteak dira, baita aipatzen diren lekuetatik beheitiago dauden tarteak ere:

Ezka: Belagua eta Uztarroze ibaien elkargunetik, Izaban, Aragoiko mugaraino.

Zaraitzu: Anduña eta Zatoia ibaien elkargunetik, Otsagabian, Galozeko zubirainoko tartea.

Irati: Urtxuria eta Urbeltza ibaien elkargunetik Urrobirekiko elkarguneraino.

Urrobi: Aurizberriko kanpalekutik hurbil dagoen ur-neurtegitik hasita.

Erro: Erro herrian dagoen Errota Zaharreko zubitik Lizoaingo zubiraino.

Arga: Eugiko urtegiko presatik Akerretako zubirainoko tartea.

Ultzama: Lizasoko Errotatik Mediano errekarekiko elkarguneraino.

Basaburua: Artiusekin bat egiten duen tokitik.

Larraun: Aitzarretatik.

Arakil: Nafarroan Ziordian barna sartzen den lekutik Altzania errekarekiko elkarguneraino.

Urederra: Zudairiko arrantza barrutiaren goiko mugatik.

Ega: Nafarroan Zuñigan barna sartzen den lekutik Lizarrako "Saltos del Ega" presaraino.

Leitzaran: Sarrió enpresaren zubitik.

Urumea: Rezolako zentralaren hustugunetik.

Ezkurra: Ezpelura errekarekin bat egiten duen lekutik.

Baztan-Bidasoa: Bergara izeneko zubitik, Arizkunen.

A.2. Bigarren mailako ibilbideak: Ondoko hauek dira:

Ezka ibaia: ibaibide nagusira doazen ur guztiak.

Añarbe ibaia: Artikutzako urtegitik uretan beheiti.

Zaraitzu ibaia: ibaibide nagusira doazen ur guztiak.

Areta erreka: iturburutik Eparozko zubiraino eta adar guztiak.

Irati ibaia: ibaibide nagusira doazen ur guztiak, Erro, Urrobi, Areta eta Zaraitzu ibaiak izan ezik.

Urrobi ibaia: Aurizberriko ur-neurtegitik goitiko tartea eta Urrobi ibaira doazen ur guztiak.

Erro ibaia: Erro herrian dagoen Errota Zaharreko zubitik goitiko tartea eta Erro ibaira doazen ur guztiak.

Arga ibaia: Eugiko urtegiko presatik goitiko tartea eta Arga ibaira doazen ur guztiak.

Mediano erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Ultzama erreka: Lizasoko errotatik goitiko tartea eta Ultzama ibaira doazen ur guztiak.

Basaburua erreka: Artius errekarekiko elkargunetik goitiko tartea eta Basaburua ibaira doazen ur guztiak.

Larraun erreka: Aitzarretatik goitiko tartea eta Larraun ibaira doazen ur guztiak, Basaburua erreka izan ezik.

Ubagua erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Irantzu erreka: Zabaldik goitiko tartea eta Irantzu ibaira doazen ur guztiak.

Urederra erreka: Zudairiko arrantza barrutiko goiko mugatik goitiko tartea eta Urederra ibaira doazen ur guztiak.

Ega ibaia: Marañon, Cabredo eta Genevillako udalerrien barreneko tartea eta Ega ibaira doazen ur guztiak, Urederra eta Irantzu errekak izan ezik.

Araxes erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Leitzaran erreka: Sarrió enpresako zubitik goitiko tartea eta Leitzaran ibaira doazen ur guztiak.

Urumea ibaia: Rezolako zentralak urak isurtzen dituen lekutik goitiko tartea eta Urumea ibaira doazen ur guztiak.

Ezkurra erreka: Ezpelura errekarekin bat egiten duen tokitik goitiko tartea eta Ezkurra ibaira doazen ur guztiak.

Baztan-Bidasoa ibaia: Arizkungo Bergara izeneko zubitik goitiko tartea eta Baztan-Bidasoa ibaira doazen ur guztiak. Ezkurra erreka ezik.

Orabidea erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Aritzakun-Urritzate erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Luzaide erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

A._Bietariko amuarrain aldea:

Aragoi ibaia: Esako presatik Galipentzuko presarainoko tartea.

Bardeako Ubidea: ubide osoan zehar.

Onsella ibaia: Nafarroan zeharko ubide osoa.

Zaraitzu ibaia: Galozeko zubitik bukatu arte.

Areta erreka: Eparozko zubitik bukatu arte.

Irati ibaia: Urrobi ibaiarekiko elkargunetik bukatu arte.

Erro ibaia: Lizoaingo zubitik bukatu arte.

Arga ibaia: Akerretako zubitik Uharteko presaraino.

Ultzama erreka: Mediano errekak Ultzamarekin bat egiten duen tokitik Soraurengo presarainoko tartea.

Arakil ibaia: Altzania errekarekiko elkargunetik bukatu arte.

Irantzu erreka: Zabaldik bukatu arte.

Ega ibaia: Lizarrako "Saltos del Ega"ren presatik Alloko Zentralaren presarainoko tartea.

Iragarkiaren kodea: F0401820