II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak
A R T A X O A
Akats zuzenketa
2004ko 15. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, otsailaren 4an, argitara eman zen Artaxoako Udaleko administrari laguntzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia.
6.2.b oinarrian, aipatutako aldizkariko 899. orrialdean, "Izangaiek eginiko ikastaroak iristen ez badira guttienez ezarrita dauden 30 ordu horietara" dioen lekuan, "guttienez ezarrita dauden 5 ordu horietara" behar du.
Honela zuzentzen da argitaratutako akats mekanografikoa.
Artaxoan, bi mila eta lauko otsailaren hamabian. Alkatea, Pedro M. Egea Ortiz.
Iragarkiaren kodea: L0402461