24. ALDIZKARIA - 2004ko otsailaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

ERABAKIA, 2004ko urtarrilaren 8koa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Gobernu Kontseiluak hartua, NAPIren Zerbitzuen Eskaintza onesten duena.

Zerbitzuen Eskaintzak Administrazio Publikoen unitate organikoak hobetu eta modernizatzeko tresna izateko sortu dira. Zenbait Administraziok zerbitzu publikoetako kalitatea kudeatzeko baliabide honen sorrera arautu egin dute. Estatuko Administrazio Orokorrak uztailaren 16ko 1259/1999 Errege Dekretuan definitzen ditu.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak, uztailaren 28ko 276/2003 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Estatutuek esleitzen dizkioten eginkizunen artean, ondokoa du: administrazioaren antolamenduaren arloan ikertu, aztertu eta aholkatzea, administrazioaren prozedura eta jarduketak hobetu eta modernizatzea eta giza baliabideak kudeatu eta ebaluatzeko tresna berriak biltzea, hori guztia herritarrari ematen zaizkion zerbitzuak etengabean hobetuz joan daitezen. Orobat, Institutuari dagokio zerbitzu publikoen kalitatea hobetzeko sistemak ezartzea eta egokiak ote diren jakiteko programa publikoak ebaluatzeko ereduak prestatzea.

NAPIk bere Zerbitzuen Eskaintza prestatzea eta gauzatzea sustatu du. Eskaintzak, erakunde autonomoak bere erabiltzaileekin hartzen duen konpromisoa baita eta izaera juridiko loteslerik ez baitu, beste Administrazio Publiko batzuek arauterietan ezarri duten tresna,, helburu eta edukiei dagokienez, erreferentzia gisa harturik, erantzuten die.

Aurrekoa dela eta, erakunde autonomoaren Estatutuen 6. artikuluan ezarritakoari jarraikiz eta NAPIko Gobernu Kontseiluak 2004ko urtarrilaren 8ko bilkuran onetsitakoarekin bat,

ERABAKI DU:

1. Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko (NAPI) Zerbitzuen Eskaintza onestea.

2. Zerbitzuen Eskaintzaren testua Nafarroako Administrazio Publikoen Modernizazio eta Azterlanetarako Zerbitzuan eskuragarri dagoela adieraztea.

Halaber, Zerbitzuen Eskaintza interneteko ondoko helbide honetan ere kontsultatzen ahal da: www.Navarra.es/INAP, eta ondoko posta elektronikoan eskatzen ahal da eskuratzeko: SERMODINAP@cfnavarra.es

3. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, bi mila eta lauko urtarrilaren zortzian._Gobernu Kontseiluko burua, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0401168