24. ALDIZKARIA - 2004ko otsailaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

2096/2003 EBAZPENA, abenduaren 11koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, organo horrexek abuztuaren 29an emandako 1501/2002 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan arkitekto tekniko izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, abuztuaren 29ko 1501/2002 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan arkitekto tekniko izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdi hori 2002ko 133. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 4an.

Kontuan harturik deialdi hori onetsi ondoren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatu dela, bidezkoa da epaimahaia aldatzea, 276/2003 Foru Dekretuak ezarritako egitura berriari egokitzearren.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 28ko 276/2003 Foru Dekretuak eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan arkitekto tekniko izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, 2002ko azaroaren 4ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 133. zk.an, argitaraturiko deialdiaren 5.1. oinarria aldatzea. Honelaxe geldituko da:

"5.1. Epaimahaian ondoko kide hauek arituko dira:

Mahaiburua: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Antolaketa zuzendaria.

Ordezko mahaiburua: Oinarrizko Osasun Laguntzaren Zuzendaritzako Administrazio eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko burua.

Mahaikidea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatu beharreko arkitekto tekniko bat.

Ordezko mahaikidea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatu beharreko arkitekto tekniko bat.

Mahaikidea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatu beharreko arkitekto tekniko bat.

Ordezko mahaikidea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatu beharreko arkitekto tekniko bat.

Mahaikidea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatu beharrekoa.

Ordezko mahaikidea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatu beharrekoa.

Mahaikide idazkaria: Oinarrizko Osasun Laguntzaren Zuzendaritzako Langileri Zerbitzuko burua.

Ordezko mahaikide idazkaria: Oinarrizko Osasun Laguntzaren Zuzendaritzako Langileria Kudeatzeko Ataleko burua.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzura eta Deialdiak Izapidatzeko Unitatera, eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Teknikora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko abenduaren hamaikan._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0400518